Beste alde batetik, gaur ziklo krossean, Superprestige torneoa hasi da Ruddevoorde-n, Belgika. Berau, internet bidez ikusteko aukera egongo da ondorengo web orrian, beste kirol ikuskizun batzurekin. Sakatu hemen.
Ikusmina pisteko, Superprestige-rako Belgikar telebistak gertatutako irudiak.
—————————————————————————————————–
Amaitu berri den Beijingo Tourrean, hainbat irudi ezberdin ikusteko parada izan da. Batetik, txirrindularitzan ezezaguna den herrialde bat eta bestetik, Txina benetan, haundia dela. Lasterketaren antolakuntza, telebista irudietatik behintzat, oso ondo egon dela diruri. Ibilbideko puntu askotan hesiak ipinita, helmugak zuzengune luze eta zabaletan kokatuak eta lasterketa jarraitzen duten ibilgailuak, aurrekoak batez ere, ikusi ere ez dira egin, beraz, txirrindulariei enbarazu gutxiago. Errepideen egoera ere, ezin hobea eta bolondres eta poliziak non nahi.
Telebistako irudiak ere, Txinaren haunditasuna erakutsi dutela diot, izan ere, bertako eraikin haundiak eta ikusgarriak erakutsi dituzte. Herrietako etorbide eta kale zabalak. Etxe eta monumetu ederrak. Paisaia naturalak ere, gozatzekoak. Bada, txinatarrek badute munduari zer erakutsi.
Partahdetza ere ez da makala izan. Esaterako, irabazlea, erlojuaren kontra munduko txapeldun bilakatu berri den Tony Martin alemaniarra izan da. Berarekin batera, UCI World Tourreko 18 taldeak izan dira eta Txinako selekzioa ere beraiekin.Bigarren David Millar eta hirugarrena Chris Froome. Beraz. lehen ekitaldia izateko, ez da palmares makala. Etapak ere ez dute ezezagunek irabazi. Tony Martin berak, Nicolas Roche, Galimzyanov, Hausller, Viviani.
Orain arte, Europa zaharrean ospatzen ziren lasterketa garrantzitsuenak. Agian, globalizazioa medio, ohitu beharko gara, Australian, Qatarren edo Txinan lasterketak ikusten. Eta, Australiarekin gertatu bezala, bertako talde indartsu bat ikusten. Txirrindularitza mundura zabaltzen hasi da.