Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 5, 2014ko TOURRA hasiko da erresuma batuko Leeds hirian.
Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.
Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da Erresuma batuko irteeran. 21 etapetan, Leeds-etik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 27an izango delarik.
Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 6-ekoa (igandea) izango da.
PORRA-ko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 6-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.
TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)
Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.
Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lahenengo 3 sailkatuek saria izango dute.
NON jaso ta entregatu APOSTU PAPERAK??
ANTZUOLA>>
ALTZARTE Gozodenda: 943 76 62 94
BERGARA>>
USOA Taberna: 943 76 38 57
DEPORTIVO Taberna: 943 76 01 51
Larunbatean (uztailak 5), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.
Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.
Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.
Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!
Laister arte
LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA
Igande goizean, Mikel Arregi kadete antzuolarrak Agurainen ospatu zen Gaztetxoak Trofeoko lasterketa irabazi zuen, ihesaldi baten ondoren.
Atzo, Seguran, Gipuzkoako itzuliko azken etapan, 8. amaitu zuen Aritz Kortabarria jubenilak. Sailkapen orokorrean, 10 lehenengoen artean sartu zen itzuli amaieran, 8. postua lortuz.
Gaur arte, Lokatzatik pasatako txirrindularien artean, afizionatu mailan lineako etapa batean azken garailea, Ion Unamuno zen (Virgen Blanca 1999-08-05). Gaur Tolosan lortutako garaipenarekin, ia 15 urte beranduago, Eneko Lizarralde-k Ioni kendu dio «titulu» hau. ZORIONAK Eneko
Hemen gaur Bergara izan dugun lasterketaren emaitzak:
Prologoko Sailkapena – Clasificación Prólogo
Sailkapen Orokorra – Clasificación General
Zergatik ote 6+3?
Bergarako LOKATZA ZIKLISMO ESKOLAk eta ASPANOGIk (Minbizia duten umeen Gipuzkoako guraso Elkartea) elkarrekin antolatutako martxa zikloturista.
Helburua ASPANOGI elkartea ezagutzera ematea eta ahal dela, diru-iturri txiki bat lortu.
Antolatzailea: LOKATZA Z.E.
Eguna: 2014 -ko apirilak 27
Ordua: 09:00
Ibilibidea: 105 Kms.
Irteera: Agorrosin Kiroldegia (Bergara)
Boni Laskurain 21.
20570 Bergara
Dutxak: Agorrosin Kiroldegia (Bergara)
Aurre izen ematea: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1011
Prezioak:
– Federatuak: Aurrez 12€, egunean bertan 15€
– Ez federatuak: Aurrez 25€, egunean bertan 25€
e-mail: Lokatza_ze@hotmail.com
Ibilbidea: https://www.lokatza.com/archivos/Aspanogimartxa.pdf
Mapa eta perfila: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=12112
Organiza: LOKATZA Z.E.
Fecha: 27 de Abril de 2014
Hora: 09:00
Recorrido: 105 Kms
Salida: Agorrosin Kiroldegia (Bergara)
Boni Laskurain 21.
20570 Bergara
Duchas: Agorrosin Kiroldegia (Bergara)
Inscripción Anticipada: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1011
Precios:
– Federados: Antes del 25 de abril, 12€, el mismo día 15€
– No federados: Antes del 25 de abril 25€, el mismo día 25€
e-mail: Lokatza_ze@hotmail.com
Recorrido: https://www.lokatza.com/archivos/Aspanogimartxa.pdf
Mapa y perfil: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=12112
Igandean, martxoak 30, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XL. IGOERA GORLARA ospatuko da goizeko 10:00-tan.
Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.
Aurreko urteko garailea, Cristian Cañada (Mutua Levante-Delikia).
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorla hashtag-aren bitartez.
Hurrengo larunbatean, martxoak 22, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, LI. LABEGARAIETAKO SARIA (Jubenilak) ospatuko da atsaldeko 16:00-tan.
Ibilbidea, Zubillaga, Osintxu eta Bergara artean garatuko da eta nahiko laua izango da orokorrean.
Ivan Urdiales (Tinloghi) 2012-ko edizioko garailea. Aurten, proba jubenil mailakoa izango da.