Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da Korsikako irteeran. 21 etapetan, Porto Vecchio-tik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 21an izango delarik.
Hasierako eta laugarren etapa (Taldekako erlojupekoa), ez dira PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, ekainak 30-ekoa (igandea) izango da.
PORRA-ko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, ekainaren 30-aren (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.
Larunbatean, ekainak 8, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, LXXVII. SAN ANTONIO SARIA – XIII HONORIO AGIRREGABIRIA MEMORIALA – TORNEO GAZTETXOAK (1.go urteko kadeteak) ospatuko da.
Ibilbidea, Zubillaga, Osintxu eta Bergara artean garatuko da eta nahiko laua izango da orokorrean.
Aurreko urteko garailea, nafarroako Benjamin Gomez (Construcciones Irisarris de Iruñela – Ciclos Lizarra), ez dugu irteeran izango aurten mailaz aldatu bait du.
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #sanantonio hashtag-aren bitartez.