Txirrindularitza barru-barrutik

Gaurkoan Dauphine Libere lasterketan, Euskaltel-Euskadiko Samuel Sánchez txirrindulariak, erorikoa izan du eta helmugara heldu denean, ondorengo irudiak grabatu dituzte. Bideo honetan, txirrindularitzaren aurpegi txarrena ikus daiteke, baina txirrindulariak haundi egiten dituenak, horrelakoetan nolako kasta eta sufritzeko gaitasuna duten erakusten digute.

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Asier Taboada eta Sumofic-Igartua Bikain Eibarren

Denboraldi osoan zehar egiten hari diren bezala, Eibarren ere, Lokatzako gazteak bikain haritu dira. Etxabetarrek Egian lortu zuten garaipena eta gero, Sumofic-Igartua taldeko jubenilak, aurreko postuetan mantentzen dabiltza eta sariak jasotzen dihardute.

Gaur Eibarren, lasterketa gogor eta luzean, 9 laguneko ihesaldia egin da eta bertan, Ion Aranzabal eta Asier Taboada ziren Lokatzakoen ordezkari. Lastur eta Kalbario gainetan, Taboada, aurreko postuetan pasa da eta Aranzabal bera ere, bertan zebilen.

Azkenik, Eibarren, Unbeko aldapan, Ander Aranburu izan da indartsuena eta Taboadak 4. postua eskuratu du, honekin batera baina, mendiko saria irabazi du, Kevin Suarez, Espainiako ziklokross txapeldunaren aurretik.

Jon Aranzabal 10 lehenengoen inguruan sartu da eta taldeko beste txirrindulari guztiak, tropel nagusian sartu dira. Honekin, Sumofic-Igartuako txirrindulariak, hilabete bukaeran izango duten Gipuzkoako Itzulirako puntuan daudela erakutsi dute ia, iaz lortutako emaitzak berdintzen diren.

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lokatzako Txokoa

Gogoratu, web orrialde honetan bertan, astero astero, Lokatzako talde ezberdinei buruzko albiste edo ohar txikiak irakurri daitezkeela «Lokatzako Txokoa» atalean. Baita Bergarako kale eta tabernetan eskegitzen diren karteletan. Taldeen informazioaz gain, zikloturisten eta afizionatu mailakoen albisteak irakurri daitezke.

Lokatzak, eskerrak eman nahi dizkio Joxan Santorcuatori bere lan apartagatik.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Izagirrek Pentecoste sarian

Atzo Euskaltel-Euskadiko zaleentzat egun zoragarria izan zen eta Ion Izagirre, kadeteetatik ezagutu dugunontzat ere, harrotasun puntu bat ere sentitu genuen. Zoragarria anaia txikienak atzo Italiako Giroan egin zuena. 23 urte besterik ez ditu Ormaiztegiko semeak eta atzo, bere baino eskarmentu asko gehiago zuten txirrindulariak gainditu zituen.

Hurrengo domekan, Bergaran, Pentecoste saria jokatuko da eta orain hiru urte, garai honetan, Ion Izagirrek, lasterketa honetan garaipena lortu zuen, 2009 hain zuzen ere.

Beraz, Gorlan bakarrik ez, Pentecoste sarian ere eta San Martin sarian ere, garaile bikainak izan ditu Lokatza Ziklismo Eskolak antolatutako lasterketek. Beraz, etorkizuneko txirrindulari haundiak edo profesionalak ikusteko aukera izan nahi duenak, domekan, 9.30tik aurrera txirrindulari proba polita ikusteko parada izango du.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Etxabetarrak Egian garaile eta Sumofic-Igartua taldeka

Hala da, Etxabetarrek, biek, irabazi dute gaur goizean jubenilek izan duten lasterketan. Lasterketako hasierako kilometroak, Donostian bertan egin behar izan dituzte zirkuitu batean eta hor, ihesaldi bat sortu da non, Jokin Etxabe, Beñat Etxabe eta Julen Irizar sartu diren. Ondoren, 20. kilometroan eta helmugatik, 60 kilometrora, anaia biak, aurrera egin dute eta poliki poliki atzekoei gero eta denbora gehiago atera die, atzetik, Julen Irizar galga lana egiten zuelarik.

Azkenean, Oiartzunera bi itzuli egin ostean, Etxabe anaiak, Egiako helmugan agertu dira garaipena ospatzeko nahi beste denborarekin. Ondoren, Julen Irizarrrek, Sumofic-Lokatzari, taldekako garaipena eman dio.

Taldeko beste txirrindulariak, Ertzaintza medio eta segurtasunagatik, tropela lasterketatik kanpo ustea erabaki dute. Bertan zeuden taldeko beste txirrindulariak, Etxabetarren eta Irizarren interesak defendatzen eta azken finean, taldearenak. Gaurkoan, taldeak, talde indartsuen moduan korritu du. Zorionak guztiei!!

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Andrey Amador, Gorlako beste txapeldun bat

Gaurkoan Italiako Giroan mendia heldu da eta bertan, Costa Ricako gazte bat gailendu da txirrindularitzako izen haundi guztien aurretik. Ihesaldian sartu da beste behin giro honetan eta orain bi egun, irabazteko aukera bikaina izan bazuen, gaurkoan ez du barkatu. Hanka bikainak dituela erakutsi du, baina baita, bizikleta gainean ibiltzeko teknika paregabea, jaitsieran erakutsi duen bezala eta lasterketa irakurtzeko buru ona.

2008an, Gorlan irabazi zuen, orduan amateur mailan zebilen eta egin zekaeenaren adibide batzuk ikusi ahal izan ziren. Urte berdinean, Balentziaga Oroitzarrean bigarren egin zuen eta hor ere, txirrindulari izan zitekeela erakutsi zuen.

Bada, gaur izan da, 25 urterekin, profesional mailan palmaresa estreinatu duen eguna. Giroan eta mendiko etapa batean, zoragarria !

Profesionaletan dabilenetik, Amador, poliki poliki, pausoak ematen dihoa. Iaz, Tourrean parte hartu zuen eta lehen astean izan zuen eroriko baten ondorioz, asko sufritu behar izan zuen. Dena den, horrek, txirrindulari hobea izateko balioko zion. Orain bi urte, haundi batean egin zuen debuta, Giroan hain zuzen ere eta hor, lan garrantzitsua egin zuen bere taldeki David Arroyo podiumera igotzen laguntzeko. Urte horretan, hainbat txirrindularik hartu zuten ihesaldi haundi baten, minutu askorekin heldu ziren helmugara eta ihesaldi horretan, Amador zegoen, tira eta tira, tropelarekiko aldea mantenduz edo handituz.

Andreyena, Gorla den harrobiaren beste adibide bat da, beste hainbat txirrindulariren artean.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Asteburuko lasterketak

Larunbatean, infantil eta alebinek dute zitarik garrantzitsuena. Urretxun, Gipuzkoako Txapelketa izango dute Lokatzako gazteenek, aurreko astean, Gipuzkoako taldekako Erlojuaren kontrako txapelketan parte hartu ostean. Urretxuko zita, arratsaldeko 16:00tan hasiko da, tanda ezberdinak egongo direlarik.

Ordu eta egun berdinean, baina kasu honetan Ataungo Aian, kadeteek izango dute beraien zita. Ibilbidea, Ataun-Kaxeta eta Lazkao bitartekoa izango da eta guztira, 48.5 kilometro burutu beharko dituzte. Faboritoen artean, nola ez, Sumofic-Igartuako Urtzi Muguruza egongo da eta berarekin batera, Lokatzako beste txirrindulariak ere.

Domekan berriz, jubenilen txanda izango da. Hauek, Donostiako Egia auzoan dute lasterketa goizeko 9.30tan hasita. Egian bertan izango duten zirkuituari bost itzuli egin ostean, Oiartzunera joango dira Astigarragatik pasata eta han ere, Oiartzun inguruan beste bi itzuli egin ostean, Egiara bueltatuko dira, Garberako gaina igo eta berriz, Egian helmuga izan arte. Hemen ere, Sumofic-Igartua taldeko txirrindulariak, protagonista izango direla esan daiteke, denboraldi osoan egin duten bezala.

Bukatzeko, afizionatu mailako txirrindulariek, igande atsaldean izango dute beraien lasterketa, kasu honetan, Markina-Xemeinen, atsaldeko lauretan hasita eta guztira 104 kilometro. Ibildean zehar, Lekoitz igo beharko dute bitan eta Milloigane beste hiru alditan. Beraz, mina egiteko ibilbide nahiko izango dute txirrindulariek domeka arratsaldeko zitan.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Ameriketara joan nintzen…

Egunotan, Amerikako Estatu Batuetan, Kaliforniako Tourra ospatzen hari da. Lasterketa honek, urteekin indarra hartu du eta dagoeneko, parte hartze bikaina eta sona handia hartzen hari da, Giroarekin batera ospatzen den arren.

UCI-ren globalizaio nahiak, Europatik kanpora, maila handiko hainbat lasterketa bultzatzera eraman zuen. Lehena, Australiako Tour Down Under izan zen eta dagoneko, indar handia hartu du. Ez bakarrik parte hartzen duten txirrindulariengatik, ikusle kopuruagatik ere. Izan ere, Australiako lasterketak, ez dauka lasterketa haundietan pilatzen den ikusle kopuruari inbidarik izan behar.

Ondoren, beste hainbat lasterketekin batera, Kaliforniakoa izan da indarra hartzen hasi den beste lasterketetako bat. Maila goreneko hainbat taldek hartzen dute parte eta izen haundiko txirrindulariekin. Esaterako, aurten ospatu diren hiru etapak, Peter Saganek irabazi ditu.

Honek adieraz dezake, txirrindularitzaren ohiko eremua aldatzen hari dela eta Europa zaharretik haratago ere, txirrindularitza badagoela. Beste hainbat adibide, Qatar Tourra, Omango Tourra, Chinan egingo diren bi Itzuli, Canadan egiten diren egun bakarreko bi probak… Aldi berean, taldeak ere, herrial ezberdinetakoak hasi dira izaten. Britaniarrak (Sky), Estatu Batuarrak (BMC, Garmin-Barracuda), Australiarrak (Orica-GreenEdge), Astana (Kazahistan), Katusha (Errusia)…

Txirrindularitza aldatzen hari dela dirudi.

——————————————————————————————————–

Jarraian, Kaliforniako Tourreko irudiak Orica-GreenEdge taldeak eskainia, txirrindularitzaren beste ikuspegi bat.

3. ETAPA

2. ETAPA

1. ETAPA

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lasterketa politak asteburuan

Asteburuak, berriz ere, emaitza oso onak utzi ditu Lokatzako taldeentzat. Batetik, larunbatean, Urtzi Muguruza antzuolarrak 3. postua eskuratu zuen Zumaiako sarian. Aurretik, bi txirrindulari heldu ziren ihes eginda eta Muguruzak, tropeleko esprinta irabazi zuen, aipatutako podium postua lortuz.

Lasterketa berean, beste antzuolar batek, top 15ko postua lortu zuen Sumofic-Igartuarendako lasterketa berean. Jon Fernandezek, 13. postua eskuratu bait zuen. Biak, emaitza politak eta kontutan izatekoak dira.

Bestetik, jubenilek, bi lasterketa izan dute asteburuan. Lehendabizi, larunbatean, Arantzazura igoera izan zuten Oñatin eta bertan, lainopean, Jokin Etxabek laugarren postua lortu zuen Sindikako maldatzarrean. Sumofic-Igartua taldeko beste txirrindulariek ere, aurreko postuak lortu zituztez, esaterako, Beñat Etxabe 8. eta Julen Irizar 10. Beraz, hiru txirrindulari hamar lehengoen artean.

Domekan berriz, Mutrikun, Euskal Herriko txapelketa ospatu zen eta hor ere, Sumofic-Igartua taldeko txirrindulariak oso izan ziren protagonista lasterketetan zehar. 175 txirrindularik hartu zuten parte txapelketan eta bataz bestekoa 41Km/h gorakoa izan zen Kalbario gaina bitan igo eta gero. Beraz, lasterketa polita eta gogorra.

Kalbarioko bigarren iraganaldian, bi anai Etxabetarrak izan ziren erasora jo zuten txirrindulariak. Biak, aurreko taldetxoa apurtzeko nahiarekin, bai baitzekiten, esprintean helduta aukera gutxiago zutela. Kalbarion taldetxoa sei lagunekoa egitea lortu zuten, baina Sasiolatik Debara dihoan tartean, atzetik txirrindulari gehiago batu zitzazkien. Ez ziren baina konformatu, Debatik, Mutrikurako tartean, Jokin Etxabek erasoa jo eta beste txirrindulari batekin metro batzuk hartu zituen. Taldetxoan zeudenak baina, bazekiten gizon arriskutzua zela eta azken bi kilometroetan harrapatu zituzten, Sumofic-Igartuakoa eta iheskidea. Azkenean, 27 laguneko esprinta ikusteko aukera izan zen eta bertan indartsuena, Peio Olaberria izan zen, Alain Ramirez eta Osintxuko Soraluce S. Coop. sari nagusian garaile izan zen Imanol Iraolaren aurretik. Jokin Etxabek azkenean 8. postu bikaina eta anaia Beñatek, 20. postua.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Alexei eta Lokosphinx

Atzo amaitu zen Bidasoako itzulian, irteeran faboritoen artean zegoen edo faboritoena zen, txirrindulariak irabazi du. Alexei Rybalkin errusiarrak. Azken etapan, 15. kilometroan igotzen zen 3. mailako Gurutzen, defentsarik onena azaleratu zuen. Etapa hasi bezain pronto, inork horia nahi bazuen, izerdi onak bota beharko zituela adierazi nahi izan zuen. Mendate guztiak aurrean pasa zituen guztiei nor den eta non dagoen erakusteko.

Azken mendatean, Erlaitzen, erasoen zain egon ordez, Alexei-k, aurrera egin eta Irungo helmugan, 19 segunduko abantailarekin heldu zen. Izugarria, errusiarrek duten maila. Bigarren, Victor Martín, avilakoa eta hirugarren, Pavel Pteshkin izan dira.

Euskaldunen artean, aipatzekoa eta poztekoa, Victor Etxeberria nafarrak lortu duen sailkapen nagusiko 8. postua. Lehen urtea du afizionatu mailan eta bikain moldatu da itzulian.

Bergararren artean, gazi-gosoa izan da itzulia. Aristik, lehen urtean afizionatu mailan, lehenego postuetan aurpegia erakutsi du eta hori oso da txalotzekoa. Ion Riverok ere, bere bigarren urtean eta bere lehen itzulian, azken etapa egin zaio luzea, dena den, honen lana ere, txalotzekoa, bikaina. Bergarar biak pozteko moduko itzulia burutu dute.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario