Lasterketaz beteriko asteburua

Beste behin, Lokatzako taldeek hainbat proba ezberdinetan hartuko dute parte hurrengo zapatu eta domekan.

Lehenengoak, Sumofic-Igartuako kadeteak izango dira Zumaiako sarian parte hartzen, zapatu goizean. Ondoren, atsaldez, bi zita dituzte «Lokatzarrek», batetik, alebin eta infantil mailako txirrindulariek, taldekako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa daukate Hernanin eta jubenilek, Oñatin, Arantzazura igoera, iaz Aristi garaile izan zen eta aurten ere, Sumofic-Igartua taldekoak, faboritoen artean daude.

Azkenik, domekan, jubenilek asteburuko bigarren zita izango dute. Kasu honetan Mutrikun jokatuko den errepideko Euskal Herriko txapleketa izango dute. Hemen ere, zaila izango den arren, Sumofic-Igartuako txirrindulariak, aurrean egotek faboritoen artean daude, Euskal Herria Torneoko lehen proban ikusi zen bezala. Orduan, Sumofic-Igartua izan zen taldeka garaile eta Jokin Etxabe bigarren, beraz, bihar ere, aurrean egoteko gogoarekin irtengo dira. Ahastu gabe, Mutrikuko lasterketako azken garailea, kasu honetan ere, Aristi izan zela iaz.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Orio, arraunaren herria

Bidasoa Itzuliko laugarren etapa, Orioan hasi eta bukatu dute txirrindulariek. Orio eta kirolaz hitz egiten bada, burura datorkiguna, arrauna da. Azken aldian baina, Orio eta txirrindularitza eskutik doaz. Euskal Herriko itzulian hainbat etapa bukaera eta gaur, Bidasoa Ibaitik, Kantabrikora pasa dira.

Ibilbidea gogorra izan dute txirrindulariek, irten eta Zarautz eta Zumaiatik, Zestoa barrena egin dute Azpeitiraino. Han, Errezil eta Aizarnatik behera, berriz Zarautz igaro arte. Zati guzti hori, irudi politez betetako paisaia da. Gipuzkoa barreneko paisaia dotorea, Gipuzkoa ez baita Kontxako badia soilik. Gure probintziak baditu txoko eta leku berezi eta politak, adibide, Aizarnako hurrengo irudia. Txikia bezain polita.

Zarautz atzean utzita, Oriora bueltatu dira txirrindulariak, handik, Aiara dagoen tartea egiteko. Sekulako malda igo behar izan dute, portzentai altuko pendintzak. Hainbat txirrindularik, 28 hortzetako koroa prestatu behar izan dute gaurko maldari aurre egiteko. Behin Aia gaindituta, Txankako aldapatxotik sartu dira Arrantzale Kalean zehar. Aurrez esan bezala, Oriotarrek arrauna maite badute, txirrindularitza ere, gogoko dutela erakutsi dute, helmugan ateratako argazkian ikus daitekeen bezala.

Garailea, Victor Martin izan da gaurkoan, Smilekers – Avila taldeko txirrindularia, Carlos Sastre txirrindulari ohiak babesten duen taldea hain zuzen. Sastre berak ere, lasterketa bertatik bertara jarraitu du, izan ere, Orion izan da, Iñigo Cuesta txirrindulari ohiarekin batera, beraz, luxuzko ikusleak ere izan dira gaurkoan.

Bigarren eta denbora berdinean, Alexei Rybalkin liderra bera izan da eta atzeraxeago, orain gutxi, profesionalekin batera Asturiasko itzulian izan den Mario Gonzalez. Gaurkoan, Caja Rural taldeak, erasora ekin dio etapari eta protagonista izan den ihesaldian, gizon garrantzitsuak sartu ditu, besteak beste, Grijalba eta Ibai Salas, bertan, Bergarako Mikel Aristi ere izan da. Atzetik baina, beste egun batez, errusiarrak jarri dira lanean eta Aiako lehen maldetan guztiak harrapatuak zituzten eta hortik aurrera, liderrak, defentsarik onenari ekin dio. Erasoari. Etxekoek, etapa polita burutu dute eta biak, oso pozik azaldu dira helmugan. Aristik, ihesaldia harrapatu eta 27. postua eskuratu du. Riverok, lan eskerga egin ostean, 86. postua.

Bihar izango dute azken eta laugarren etapa. Jardunaldi gogorra izango dute aurretik txirrindulariek, hasteko Gurutze gainditu beharko dute eta berehala, Aritxulegi eta Agiña, elkarren seguidan Lesakara jeitsi aurretik. Ondoren, Bidasoa ibaitik behera, Irunera iritsi eta Erlaitzeko malda gogorrei egin beharko die aurre. Hasierako gutxi balitz, azken honek, erabaki dezake itzulia nork irabaziko duen. Momentuz eta ezustekorik ezean, Rybalkin izango da garailea. Bergararrek itzulia bukatzeko helburua dute eta erakutsi dutenarekin, aixe lortuko dutela espero daiteke. Adina kontutan izanda, lan oso polita.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Pasdravliáyu vas, Alexei !

Bidasoa Itzuliko bigarren etapan, txirrindulariek Bidasoa Ibaia inguratu behar izan dute. Hondarribiko harresiaren ondotik irten eta Bidasoa ibaiaren barrena, Nafarroako iparraldeko herriak ezagutu dituzte (Bera, Mugaire, Narbarte…). Ziga mendatea igo eta handik, berriz ere, Bidasoa ibaia bizi bizi, antzean utzi dute Behobia eta Lezorainoko bidea eginez. Han, Jaizkibel izan dute, gaurko etaparen epailea.

Eguraldia, gaurkoan ere ez dute oso lagun izan. Txirrindulariek euria gogokoa ez duten arren, gaur egin duen bero sargoria ere, ez da bizikletarako errepide lagun ona. Dana dala, horrelako eguraldiek ere, ondoren ikus daitekeen irudiak ere eskaintzen digu. Jaizkibelgo jeitsieran dagoen Guadalupe ermita parean dagoen ikustokitik.

Lasterketako protagonistetako bat, Beñat Txoperena nafarra izan da. Bere erreinuan burua erakutsi nahi izan du eta Zigan (bere erreinuan, aldapa gora) bakarkako lanari ekin dio. Atzetik, baina, nafarroako erreinua handia izan bada, errusiako handiagoa eta tropeletik tiraka, Lokosphinx taldeko lokomotora errusiarrak jarri dira eta Jaizkibelgo lehen maldatan, Alexei Rybalkin-ek aurre hartu eta helmugarainokoa, bakarrik egin du. Hondarribiko harresi parean, errusiarren erreinuaren lehen kolpea, bigarren, taldeki duen Pavel Ptsashkin eta hirugarren, Victor Martin, biak 46 segundura.

Favorito zen Rybalkin itzulia irabazteko eta gaur, lehen kolpea jo du etapa irabaziz eta sailkapenari hainkada polita emanez. Pasdravliáyu vas i Na sdaróvie Alexei! (Zorionak eta aupa Alexei!).

Gureak, etapa amaitzea lortu dute eta gaurkoan ez da emaitza makala, izan ere, biendako lehen Bidasoako Itzulia da. Aristi 48. eta Rivero 69. Biei Zorionak.

Bihar hirugarren etapan, Orion hasi eta bukatu beharko dute, Etumeta, Meagas eta Aiako gainak gainditu ostean. Aipatu, Aiara igotzeko sekulako malda izango dutela eta Orioko helmugara iritsi aurretik, Txanka gaina moduan ezagutzen den maldatzoa izango dute, azken kilometroei emozioa emateko.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Bidasoa Itzulia

Gaurkoan, Irunen, Bidasoako Itzulia hasi da 40. aldiz. Gaur egungo egoeran, ez da makala. Lehen etapa, uda giroan lehiatu dute txirrindulariek Irun eta Hendaia bitartean egin behar izan duten 125 kilometroetan. Bi hiriak, Bidasoa Ibaiak eta Txingudi baiak banatzen dute, baina gaur, txirrindularitzak batu ditu. Esan bezala, eguraldia paregabea izan da irudian ikus daitekeen bezala eta Hendaiako hondartzan makina bat pertsona zebilen eguraldiaz gosatzen.

Kirol ikuspegitik, Bidasoako Itzulian, bi bergarar daude parte hartzen, Ion Rivero eta Mikel Aristi, biak ala biak, Debabarrena taldean dabiltza eta Lokatzatik pasatakoak dira.

Etapa bizia izan da eta ihesaldia saiakera asko izan diren arren, Lokospixnh talde errusiarrak tropel burua hartu du eta helmugaraino eraman du artaldea batuta. Bertan zeuden ikusleek, Txingudi badiaren parean sprint zoragarria ikusteko parada izan dute. Garailea Carlos Anton Jimenez, Caja Rural taldekoa izan da, hogeitahiru urtez azpikoendako itzuli honetan. Etaparekin batera, lehen liderraren maillot horia ere jantzi du.

Jimenezek aurten, Laukizen irabazi zuen eta jubenil mailan, Ankaran jokatutako Europako txapelketan 6. postua eskuratu zuen orain bi urte. Iaz afizionatu mailan lehen urtean, bere maila ezagutzera eman zuen eta aurten, duen maila hori, garaipenekin hari da borobiltzen.

Bergararren artean, aipatzeko Aristi eta Rivero, lehen tropel horretan iritsi direla etapa bizi eta urduri honetan. Mikelek gainera, sprintean, 8. postu aparta lortu du eta horrekin batera, euskaldunen sailkapenean bigarren eta gipuzkoarren artean lehena izan da. Esan, Aristi, oraindik lehen urteko afizionatua dela eta Rivero bigarren urtekoa, beraz, zoragarria egin duten lehen etapa, ea ba, itzulian zehar, beraien maila erakusteko aukera duten eta txirrindularitza ikasten joaten diren.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jokin Etxabek, asteburua 3. postuarekin borobildu zuen

Jubenilek, Lazkaomendin izandanko lasterketaren ostean, domekan, Seguran izan zuten zita. Nola ez, bertan izan ziren Sumofic-Igartuako txirrindulariak. Aurrealdean ibili ostean, Jokin Etxabek, helmugaratu zen bigarren taldetxoko sprinta irabazi eta 3. postua eskuratu zuen Segurako kaleetan, Lokatzakoen asteburuari amaiera bikaina emanez.

Segurako Sailkapena:

1.- Xabier Gorrotxategi (Galdiano Eraikuntzak) … 2h 11′ 52″

2.- Jose Maria Rodriguez (Andalucía) … d.b.

3.- Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua) … 1′ 09″

15.- Jon Aranzabal (Sumoifc-Igartua) … 4′ 08″

30.- Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … 4′ 52″

35.- Iñigo Agirrezabal (Sumofic-Igartua) … 5′ 14″

47.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … 6′ 31″

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Asteburua zoragarri hasi dute Sumofic-Igartuako txirrindulariek

Asteburu honetan, Lokatzako txirrindulariek, hainbat zita desberdin daukate. Atzo, 2. urteko kadeteek, Otxandixon izan zuten lasterketa goizean eta jubenilek Lazkaon. Gaur aldiz, 1. urteko kadeteak, Lizarran harituko dira eta jubenilak, Seguran.

Bada, asteburua ezin hobeto hasi dute Sumofic-Igartuako txirrindulariek. Goizean, Araban, Urtzi Muguruza antzuolarrak, lasterketa irabazi zuen. Irabazi gainera, txapeldunen moduan, azken kilometroetan erasoa jo eta tropelari aurre hartuta bakarrik iritsi zen helmugara. Aipatzekoa, Jon Fernandezek eginiko lasterketa, ihesaldian sartu eta bertan txanda emate indartsuenak egin zituen, tropelak harrapatu zituzten arte. Orain, Urtzik, aurrera pauso handia eman du Euskal Herriko Gaztetxoak txapelketan eta txapelketa irabazteko faboritoetako bat da. Iaz bigarren geratu zen eta aurten, lehen proban ezin izan zuen parte hartu eta agian horrek, titulua irabaztea asko zailduko dio.

Lazkaon berriz, irabazi ez arren, maila paregabea erakutsi zuten jubenilek, Lazkaomendiko maldetan. Bost txirrindulariko ihesaldia sortu zen eta hauek aurrera egitea lortu zuten. Bertan, Julen Irizar zegoen eta Urkilaga eta Lazkaomendi igo beharra izan arren, lasterketa lehiatu zuten txirrindulariekin batera heldu zen helmugara, azkenean 3. postua eskuratuz. Taldekako sailkapenean, Sumofic-Igartuak, 2. postua eskuratu zuen, taldeak egindako lan bikainaren emaitza.

Otxandioko Sailkapena

1.- Urtzi Muguruza (Sumofic-Igartua) … 1h 46′ 19″

2.- Xabier Diaz (Vicinay Cadenas – Enkarterri) … 25″

3.- Jon Ander Unanue (Andoaingo) … d.b.

43.- Jon Fernandez (Sumofic-Igartua) … 51″

 

Lazkaomendiko Sailkapena:

1.- Xabier Gorrotxategi (Galdiano Eraikuntzak) … 2h 12′ 13″

2.- Peio Olaberria (Caja Rural) … 9″

3.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) …  14″

6.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 20″

7.- Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua) … d.b.

13.-. Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … 45″

30.- Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) … 2′ 47″

46.- Iñigo Agirrezabal (Sumofic-Igartua) … 5′ 13″

69.- Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … 9′ 21″

72.- Mikel Mujika (Sumofic-Igartua) … 10′ 21″

Lazkaomendi Taldeka:

1.- Caja Rural

2.- Sumofic – Igartua

3.- Limousin Cartonajes

 

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Infatil-alebin lasterketarako deialdia

Lokatza Ziklismo Eskolak 1998 eta 2001 artean jaiotako neska-mutillei sapatuan antolatu duen lasterketan partehartzera gonbidatzen ditu.

Ekintza hau, Lokatzak txirrindularitzan hastea nahi duten gazteak animatzeko kanpaina barruan dago, izan ere azken urteetan maila txikietako partehartzea jeitsi egin da naiz eta kadete eta jubenil mailan emaitz bikainak izan ditugun.

Partehartzeko, honetxek dira kontua eduki beharreko balditzak:

– Eskola kirolean apuntatuta egotea.
– Errepideko bizikletaren garapen maximoa 46 x 18 (pedalkada bakoitzeko 5,37 metro).
– Kaskoa derrigorrizekoa da.

Txirrindularitza probatzeko gogoa izan eta lasterketan partehartzeko bizikleta falta ezkero, lasai, Lokatzak baditu bizikletak hasiberriendako. Bizikleta eskatzeko, jarri kontaktuan lehenbailehen Jesus Kortabarriarekin “Kaxeta” 656 714 242 telefonoan.

Informazio gehiago hemen klik eginda duzue.

Lokatza Ziklismo Eskola

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Bergararrak Santikutz Klasikoan (Argazki eta Bideoa)

Maiatzaren batean, Lokatzan ibilitako hiru txirrindulari, afizionatu mailako Legazpiko Santikutz Klasikoan haritu ziren. Legazpiko lasterketa, Espainako Koparako puntuagarria da eta afizionatu mailan dagoen lasterketarik garrantzitsuenetakoa da.

Hiru txirrindulariak, Debabarrena taldean dabiltzan Hodei Orobengoa, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi izan ziren. Hauek, Ion Riverorekin batera, Arabako Hiru egunetan haritu dira asteburuan zehar.

Atzoko lasterketak, 140 kilometro zituen eta guztira, 7 mendate puntuagarri, horien artean erabakigarria izan zen Deskarga, helmugatik 6 kilometro eskasera kokatua. Guztira, ia 200 txirrindulari irteera puntuan eta estatuko talderik onenak bertan. Esaterako Mopesa, Andalucía, Caja Rural, Seguros Bilbao, Naturgas, Super Froiz, GSport, Extramdura-Spiuk, Gomur-Cantabria, Oviedo, Caja Mar Almeria…

Lasterketa Bergaratik igarotzen zegoela, Deskarga igo eta helmugaratzeko, 4 txirrindulariko ihesaldi bat zegoen, ondoren tropel nagusia eta azkenik, lasterketa isten zuen tropela. Tropel nagusia, Aristi zegoen eta azken tropelean Lizarralde. Biak ala biak, afizionatuetako beraien lehen urtean, lasterketa exigente hau bukatzeko habildadea izan zuten eta hori oso da txalotzekoa. Orobengoak aldiz, epaileen zorroztasuna medio, Azken 30 kilometroetan, lasterketatik kanporatu zuen nahiz eta denbora galera txikia izan.

Esan bezala, txalotzekoa hiruren emaitza, kategorian lehen urtea dutelako eta tropeleko txirrindulari onenekin ere, aurpegia emateko gai izan direlako. Kontutan hartuta, Arabako Hiru egunetan nekea pilatu dutela hirurek etapa guztiak amaituta eta jasandako eguraldiarekin gainera.

Hurrengo zita garrantzitsua, Bidasoako Itzulia izango dute, estatuan dagoen hogeitahiru urtez azpiko txirrindulariendako Itzulirik garrantzitsuena, atzerriko taldeen parte hartzearekin.

Argazkiak, zikliamatore web gunean ikus daitezke

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Labegaraietan Urtzi Muguruza 8. postuan

Domekan, Bergaran bertan izan zuten lasterketa kadete mailako txirrindulariek. Nola ez, han izan ziren, Sumofic-Igartuako txirrindulariak herriko ordezkari bezala.

Kanpotik etorritako taldeak ere izan ziren eta horrek, lasterketa polita osatzeko aukera eman zuen. Hasieran, ohiko ihesaldi saiakerak egon ziren Zubillagarako tartea burutu zuten arte. Han, 7 lagunek egin zuten aurrera eta helmugaraino iristea lortu zuten. Valladolidetik etorritako Ivan Urdiales Rodriguez-ek (Tinlohi – Club Deportivo Ciclista Pisuerga) irabazi zuen lasterketa (Baita tarteko helmugen saria).

Ondoren, tropeleko lehen postua, Urtzi Muguruzak lortu zuen. Aipatu, Sumofic-Igartuako hainbatek, zulatua izan zutela, lasterketako unerik garrantzitsuenetakoan.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jubenilak Legorretan ausart

Sumofic-Igartuako jubenilek, lasterketa polita osatu zuten goierri aldean, hain zuzen, Legorretan. Hasieran, hamabost laguneko ihealdia sortu zen eta Sumofic-Igartuako txirrindulariek ordezkaririk ez, eta tropel burua hartu zuten aurrean ihes egindakoak harrapatu arte. Beste behin, Sumofic-Igartua ihesalditik kanpo geratu den talde bakarra izan ez den arren, beste taldeek erantzukizunak hartu ez arren, Lokatza jubenilak, tropel buruko ardura hartu dute beste behin, inoren zai geratu gabe. Aurpegia ematen eta bildurrik ez duen taldea dela erakutsiz.

Azkenean, Jokin Etxabek lasterketa jokatu zen taldean sartzea lortu zuen nahiz atzetik lanean ibili zen, helmugan, 5. postua eskuratzeko.

Taldeko beste ordezkariek, lana gogoz eginagatik, ez ziren atzean geratu eta taldekako sailkapenean, Sumofic-Igartuak 2. postua eskuratu zuen Valladolidetik etorritako Tinlhoi taldearekin denboretan berdinduta.

Sailkapena Legorreta:

1.- Imanol Iraola (Andoaingo) … 2h 14′ 59″

2.- Borja Carracedo (Tinlohi) … d.b.

3.- Sergio Padro (Ferreteria La Fuente – Bicis Benavente) … d.b.

5- Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua) … d.b.

10.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 40″

11.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) … d.b.

18.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … d.b.

56.- Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua) … 2′ 48″

Taldekako sailkapena:

1.- Tinlohi

2.- Sumofic-Igartua

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario