Denboraldian zehar egiten hari diren bezala, Klasikan ere, Sumofic-Igartuako txirrindulariak irudi paregabea eta emaitza oso ona izan dute larunbatean Aian ospatu zen Gipuzkoako Klasikan. Guztira 187 txirrindularik hartu zuten parte aurreikusitako 103 kilometroak burutzeko eta hauen artean, estatu osoko autonomi bakoitzeko selekzioak, gipuzkoako taldeekin batera.
Lasterketa bizi-bizi hasi zuten ohi den legez, hainbat ihesaldi saihakera ezberdinekin. Baina, Santio Errekatik Aiara dagoen maldararte ez zen tropela zatitu. Igoera horretan, David Casillas madrildarra aurreratu zen, Miguel Ángel Aguilera, José María Rodriguez eta Cristian Rodriguez andaluziarrekin eta Oscar Gonzalez, Gaztela Manchakoarekin batera. Atzetik tropel nagusia segundu gutxitara zihoalarik eta tropel nagusi horretan, Lokatzako, Asier Taboada, Jon Aranzabal, Julen Irizar eta Etxabe anaiak zihoazen. Bigarren igoeran baina, erorikoa izan zen Aiara igotzeko bigarren aldian eta Etxabetarrak ezik, beste guztiak moztuta geratu ziren.
Azken igoeran, atzean moztuta geratu zirenak, aurrera egin zuten postuak irabaziz. Etxabetarrek aldiz, tropel nagusian egon ziren lasterketa osoan. Azkenik, David Casillas garaile, Oscar Gonzalezen aurretik eta Miguel Ángel Aguilera hirugarren. Jokin Etxabe, Euskadirekin haritu zela, 18. sailkatu zen.
Aipatzekoa, Sumofic-Igartua izan zela, kontrol barruan hiru txirrindulari helmugaratu zuen talde gipuzkoar bakarra eta selekzioez aparte, talde onena bezala agertu zen.
Gipuzkoako Klasika sailkapena:
1.- David Casillas (Madrid) … 2h 25′ 37″
2.- Oscar Gonzalez (Castilla La Mancha) … d.b.
3.- Miguel Ángel Aguilera (Andalucía) … d.b.
…
18.- Jokin Etxabe (Euskadi) … 55″
29.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 1′ 33″
43.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) … 5′ 36″
63.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … 9′ 31″ F.c.
79.- Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) … 10′ 44″ F.c.
92.- Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua) … 12′ 17″ F.c.