Urtzi Muguruzak lortutako garaipenaren bideoa

Goierri Telebistak Beasaingo lasterketan grabatutako irudiak ondorengo bideoan.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Gorlara Igoerako bideo laburpena

Goinako Harmailatik programan eskaini zuten Gorlara Igoerako bideo laburpena.

Gorlako Igoera from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

ESKERRIK ASKO !!

Lokatzak eskerrak eman nahi dizkio taldean parte hartzen duten, babesle eta bolondres guztieri, eurak gabe, hau ez litzakeelako posible izango.

ESKERRIK ASKO

Lokatza Ziklismo Eskola

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Santiago Ramirez Gorlan garaile

Goizean ospatu den XXXVIII: Gorlara igoeran, Santiago Ramirez canariarra izan da azkarrena Gorlako malda gogorretan. Egiten diren bi igoeretako lehenengoan, lau txirrindularik hartu dute aurre eta ondorengo jeitsieran Aizpurutxo aldera, beste lau txirrindulari batu zaizkie aurrekoei, non, Mikel Aristi bergararra sartu den. Zumarragara heltzeaz bat, tropelak, ihesaldia harrapatu du eta ondoren, bigarren Gorlarako igoeran, Santiago Ramirezek, erakustaldia egin du, igoera osoa bakarrik eginda. Antonio Pedredo taldekidea bigarren sartu da eta Aitor Gonzalez, Debabarrena taldekoa, hirugarren. Taldeka Lizarte nagusitu da, lehen bi postuak eskuratu bait ditu. Aipatu, jubenil mailan, Ramirezek, Espainiako txapelketa irabazi zuela.

Bergararrak, oso lan polita egin dute, Eneko Lizarralde eta Ion Riverok, lasterketa amaitu dute eta Mikel Aristi ihesaldian sartu da. Hodei Orobengoak aldiz, gaurkoan, txirrindularitzaren aurpegi txarra ezagutu du, erorikoa izanda.

Argazki galeria Goiena-ko webgunean

XXXVIII.Gorlara Igoera

!.- Santiago Ramirez (Lizarte)

2.- Antonio Pedrero (Lizarte)

3.- Aitor Gonzalez (Debabarrena)

29. Mikel Aristi (Debabarrena)

65.- Eneko Lizarralde (Debabarrena)

70.- Ion Rivero (Debabarrena)

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Antzuolan Etxabe laugarren eta Sumofic-Igartua protagonista

Uzarragako jubenilen igoeran, Sumofic-Igartua taldeko txirrindulariak, protagonista izan ziren lasterketan zehar. Lehendabizi, ihesaldi arriskutsu bat egin zen eta taldeko inor sartu ez, eta, Sumofic-Igartuak hastu zuen tropelean lanerako ardura eta behin ihesaldia harrapatuta, Jokin Etxabek, beste ihesalditxo baten sartzea lortu zuen, azkenik, Uzarragako maldetan, 4. postua eskuratuta.

XXXVII. Uzarragara Igoera:

1.- Eriko Mujika (Caja Rural) … 1h 59′ 30″

2.- Mikel Matxinea (Limousin Cartonajes) … 10″

3.- Imanol Iraola (Andoaingo) … 10″

4.- Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua) … 29″

20.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) … 1′ 42″

29.- Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua) … 3′ 10″

32.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … 3′ 10″

43.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 3′ 30″

51.- Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) … 4′ 12″

68.- Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … 4′ 12″

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Urtzi Muguruzak bigarren garaipena eta Sumofic-Igartua taldeka

Eibarren jaso zituen besoak aurreko astean eta berdina egin zuen larunbatean Urtzi Muguruzak atzo goizean Beasainen. Antzuolarrak, lasterketa poltsikoratzeaz gain, mendiko saria ere bereganatu zuen. Aldi berean, taldeak lan polita egin zuen, taldekako sailkapena Sumofic-Igartuak irabazi baitzuen, beasainen jokatu zuten kadete mailako lasterketan.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Villatuertako lasterketaren bideo laburpena

Afizionatuek, Villatuertan ospatutako lehendakari txapelketako lasterketaren laburpena Elivi-k egina.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Domekan XXXVIII. Gorlara igoera

Hurrengo domekan, martxoak 25ean, XXXVIII. Gorlara igoera ospatuko da. Lasterketa, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatzen du eta Euskal federazioko Lehendakari txapelketarako puntuagarria izango da.

Irteera Bergarako San Martin plazan izango da goizeko 10.00tan Bergarako udaletxe parean. Neutralizatuta herri barnean kilometro batzuk egin ostean, ibarrean barrena, 32 kilometro egingo dituzte Gorlarako lehen igoera hasi aurretik. Lasterketak, 90 kilometro izango ditu eta guztira, bi aldiz igo beharko dute Elosuko gaina. Ibilbidea, esandako hasierako kilometroen ostean, Elosua igo eta Gorlako helmugatik pasa ondoren, Aizkoitira jeitsi ondoren, Azipurutxotik barrena, Zumarragara egin beharko dute txirrindulariek, handik, Deskarga gainetik pasa eta Antzuolatik igaro ostean Bergarara iritsi eta Elosuko azken igoera egin beharko dute Gorlako zuzengunera iritsi aurretik.

Azken urteetan, ibilbidea aldatu egin da, hasierako ekitaldietako igoera bakarretik, 90 kilometroko iraupen proba antolatzera pasa da, txirrindulariek, Gorlatik bi aldiz pasa beharko direlarik. Ibilbide aldaketak, ikuskizuna hobetu du bai kirol alderditik eta zaleen erantzunaren aldetik eta parte hartze zabalagoa ere bultzatu du. Lehengo ibilbideko errekorra, Alberto Contadorrek ezarri zuen modu honetan ospatu zen azken urtean (2001) 20 minutu eta 30 segundutan, San Martin plaza eta Gorla bitarteko ibilbidean. 2002. urtetik aurrera, iraupen proba bezala jokatzen da lasterketa.

Gorlara igoerak hainbat historio berezi ere baditu. Euskaltel-Euskadi taldean diharduen Jorge Azanzak irabazitako 2004ko ekitaldian, elurra medio, lasterketa moztu beharra izan zen eta igoera bakarrean geratu zen lasterketa, txirrindulariak zurituta helmugaratzen zirelarik. Ondoren, 2010ko ekitaldian, amaiera ziraragarria ikusteko parada egon zen, izan ere, epaileek, foto finish-aren beharra izan zuten irabazlea ikusteko Jesus Herradak (Movistar) irabazitako urtean, Peio Bilbaoren (Euskaltel-Euskadi) aurretik. Palmaresak estatutik etorritako irabazleez gain, atzerriko irabazleak ere baditu. Andrey Amador (Costa Rica, Movistar) eta Klaus Michael Moller (Danimarka).

Irabazleen artean, profesional izan diren eta oraindik gaur egun diren txirrindulariak agertzen dira urtero. Aipatutako Contadorrez gain, Carlos Sastre ere bada, Tourra irabazita dutenak. Joaquim «Purito» Rodriguez, Juanma Garate, Julian Gorospe, Beñat Intxausti, Iñigo Cuesta eta abar luze bat, lehengo, oraingo eta etorkizuneko txirrindulari haundiak direnak. Azken edizioko irabazlea, Omar Fraile, gaur egun Orbea Continental taldea hari da. Nor izango da hurrengo profesionala? Zita, domekan Gorlako zelaietan.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Mikel Aristi Diario Vascon

Egunkariko artikulua hemen.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Aristi 7. eta Orobengoa 12. Villatuertan

Afizionatu mailan, diharduten Bergararrak atzo Villatuertan aipatzeko lana egin zuten. Batetik, Mikel Aristik, 7. postua eskuratu zuen eta Hodei Orobengoak 12. postua. Lasterketa tropel haundi bateko sprintean jokatu zen (bataz besteko abiadura 45 Km/h) eta Villatuertako alde zaharreko kale estuetan barrena, pozisioa mantentzea zail izan zen arren Bergararrak, jubeniletan izan duten ofizioa azaleratu zuten.

Ion Rivero eta Eneko Lizarraldek ere, tropel berean amaitu zuten lasterketa, baina hauek, taldeari laguntzeko ardura izan zuten. Aipatu ere, azken metroetan, Aristik eta Orobengoak, aurrekoak erori eta sortutako nahasmean postu hobea lortzeko aukera galdu zutela.

XXI. Trofeo Suministros Monjardin

1.- Ruben Fernandez (Caja Rural) … 2h 20′ 31″

2.- Fernando Grijalba (Caja Rural) … d.b.

3.- Peio Goikoetxea (Debabarrena) … d.b.

7.- Mikel Aristi (Debabarrena) … d.b.

12.- Hodei Orobengoa (Debabarrena) … d.b.

Eneko Lizarralde (Debabarrena) … Sailkapenaren zain gaude

Ion Rivero (Debabarrena) … Sailkapenaren zain gaude

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario