Urtzi Muguruzak garaipena lortu du Eibarren

Gaurkoan Eibarren kadete mailako Abaskal Oroitzarrea ospatu da eta bertan izan dira, Sumofic-Lokatzako txirrindulari kadeteak. Lasterketa, Eibartik, Mendarora eta ondoren, Debagoienean, Bergararaino etorri eta atzera Eibarrera helmuga kokaturik zegoela.

Bada, Urtzik, Soraluzeko sahiesbideko maldetan, beste txirrindulari batzurik tropelari aurre hartu dio eta poliki poliki abantaila goruntz joan da. Ihesaldian, oso indartsu eta ihesaldiko tenpo danak berak kontrolatu ditu azkenik, Eibarreko kaleetan, sprinta jokatu duten arte eta iheskideak atzean utzi dituen arte. Txirrindulari antzuolarrak, iaz, Euskal Herriko gaztetxoak sarian bigarren geratu zen eta aurten, postu bikainak lortua da, azkenik gaur, ondo merezitako garaipena lortu du.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Sumofic-Igartuako jubenilak protagonistak Azpeitian

Zapatuan Azpeitian ospatu den lasterketan Sumofic-Igartua taldeko jubenilak, protagonista nagusienetakoak izan dira lasterketan zehar, nahiz eta, garaipenik ezin izan duten azkenean lortu. Jokin Etxabe izan da lehena, 6. postuan.

Lasterketa hasi bezain pronto, ihesaldi bat sortu da eta bertan, Julen Irizar sartu da. Ondoren, lasterketa buruaren eta tropelaren artean, beste taldetxo bat aurreratu da eta bertan, Txomin Larrañagak ipini du taldeko ordezkaritza.

Mandubia mendatea igotzen hasi direnean, ihesalditik Julen Irizar izan da aurrera jarraitu duen bakarra, pelotoian, taldekideak kontrol lana egiten zuten bitartean. Mandubiako portu luzean baina, tropeletik, Iker Azkarate eta Peio Olaberriak aurrera egin dute Julen Irizar harrapatu dutelarik. Irizar beraiekin zihoala, karranpak izan ditu, lasterketa osoa ihes eginda ibili ostean, eta atzetik zetorren taldetxo txiki baten geratu da non taldetxo horretan, Sumofic-Igartuako, Jon Aranzabal, Jokin Etxabe, Asier Taboada zetozten, taldetxoaren ardura hartuta.

Azkenik, helmugan, Iker Azkarate eta Peio Olaberria aurreratu dira eta hirugarren postuarengatik burruka egin duen 13ko taldetxo txikian, Sumofic-Igartuak, lau ordezkari izan ditu. Taldekako sailkapenean bigarren postua eskuratuz. Nahiz eta taldetxotik tiraka ibili diren, ez dute denbora guztia kentzeko behar aina kilometrorik izan.

Azpeitiako San Jose Saria:

1.- Iker Azkarate (Caja Rural) … 2h15’05»

2.- Peio Olaberria (Caja Rural) … d.b.

3.- Alberto Agirre (Galdiano Eraikuntzak) … 51″

6.- Jokin Etxabe … (Sumofic-Igartua) … 51″

7.- Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) … d.b.

11.- Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … d.b.

16.- Julen Irizar (Sumofic-Igartua) … 1′ 32″

23.- Xabier Fallastegi (Sumofic-Igartua) … 1′ 40″

37.- Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 1′ 53″

76.- Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … 9′ 57″

79.- Mikel Mugika (Sumofic-Igartua) … 10′ 14″

Taldeka:

1.- Caja Rural

2.- Sumofic-Igartua

3.- Limousin Cartonajes

 

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Domekatik aurrera Lokatzak ereserkia izango du

Domekan Bergarako udal bandaren eskutik, Lokatzarendako prestatu den ereserkia entzuteko aukera izango da. Abestia Alfredo Gonzalez Chirlaque-k sortu du eta esan bezala, beste lan batzuren artean, etzi ezagutzeko aukera egongo da.

Ikuskizunaren programa:

1.- Lokatza (Alfredo Gonzalez Chirlaque)

2.- La princesa Amarilla (C. Saint-Saens)

3,. Laura (J. Haderman)

4,. El Cinghiale di Bronzo (K. Tanaka)

5,. The Lion King (H. Zimmer)

Albistea GOIENAn irakurtzeko aukera hemen

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Aiztondo Klasikako bideo laburpena

Ondoren, joan den domekan ospatu zen Aiztondo Klasikoaren bideo laburpena, www.ciclismotv.es -ek eskainia. Bertan, Mikel Aristi bergararra izan zen parte hartzen.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lizartzako Insalus sariko bideo laburpena

Hemen daukazue, Lizartzan jokatutako afizionatu mailako lasterketaren bideo laburpena, elivi11-ak eskainia. Gogoratu, bertan izan zirela, Debabarrena taldeko, Ion Rivero, Eneko Lizarralde, Hodei Orobengoa eta Mikel Aristi bergararrak.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Txomin Larrañaga Sumofic-Igartuako azkarrena Errenterian

Domeka atsaldez, Errenterian, XXIX. Errenteria saria ospatu da. Lasterketak 70km izan ditu eta Oiartzungo zirkuituan zehar eta Gaintxurizketako gainen artean igaro da oso bizi. Lasterketako protagonista nagusiak, Castillo de Onda taldeko talde Valentziarra izan da. Guztira 129 txirrindulari izan dira irteera puntuan eta bertan, astero legez, Sumofic-Igartuako txirrindulariak izan dira.

Lasterketa hasi den momentutik, ihesaldi saiakera guztietan egon dira eta oso ausart lasterketa osoan zehar. Bada, sorte txarrak taldea begiz jo du gaurkoan. Batetik, lehenego postuetan zihoala, aurrekoak erori eta Julen Irizarrek erorikoa izan du. Jokin Etxabek, Eibarren protagonista izan zen txirrindulariak, matxura izan du eta lasterketa ospatzen zen errepideek duten trafiko dentsitatea dela eta, Ertzaintzak bereala moztu ditu atzeratzen ziren txirrindulariak. Osorik, mantendu direnak, saiatu dira behin eta berriz ihesaldiak sortzen edo ihesaldietan sartzen, baina azkenean, tropel osoaren esprinta ikusteko parada izan da, esprint benetan polita non Castillo de Onda taldeko txirrindulariak indartsuenak agertu diren, Cristian Torres garaile izan delarik, Soraluce S. Coop. saria nagusian irabazle izan zen Imanol Iraolaren aurretik.

XXIX. Errenteria saria:

1. Cristian Torres (Castillo de Onda) … 1h 35′ 2′»

2. Imanol Iraola (Andoaingo) … d.b.

3. Peio Olaberria (Caja Rural) … d.b.

19. Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua) … d.b.

29. Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua) d.b.

34. Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua) … d.b.

57. Asier Taboada (Sumofic-Igartua) … d.b.

69. Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua) … 25″

Taldeka:

1. Castillo de Onda

2. Caja Rural

3. Andoaingo

6. Sumofic-Igartua

——————————————————————————————-

Beste alde batetik, gaur goizean, afizionatu mailako Espainiako Kopa egin dute Alkiza eta Larraul artean, hain zuzen ere, Aiztondo klasikoa eta bertan izan da Mikel Aristi bergararra. Aristi, 77. sailkatu da bigarren tropelean heldu delarik.

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Aristi 3. Lizartzan jokatutako Lehendakari txapelketako hirugarren proban

Gaurkoan, Lizartzan ospatu da afizionatu mailako lasterketa, Lehendakari txapelketako hirugarren proba puntuagarrian. Bertan izan dira, Lokatzan haritutako Mikel Aristi, Eneko Lizarralde, Hodei Orobengoa eta Ion Rivero, hirurak, Debabarrena taldean dabiltza 2012 denboraldian.

Lasterketa erdian, 15 gizoneko ihesaldi bat sortu da eta bertan, Mikel Aristi sartu da. Atzetik baina, Caja Rural taldea osorik, tropel buruan jarri eta aldea murriztu du Leaburuko gaina igotzen hasi aurretik. Aristik, ihesaldiko beste gutxi batzurekin, aurrean pasa du Leaburu, tropeletik zetorren Johan Abraham Van Zyl herbeeretarrarekin batera. Azken mendatean baina, Van Zyl-ek aurrera egin du bakarrik eta helmugan 40 segundutik gorako aldea atera dio atzetik zetorren laukote bateri. Laukote horretan, Mikel Aristi zegoen eta taldeko bigarren postua lortu du, lasterketako hirugarrena izanik.

Ondoren, iritsi den tropel nagusian, Ion Rivero iritsi da, lasterketan zehar, maila bikaina erakutsi duelarik eta ondorengo taldean, Hodei Orobengoa, lehen urtean oso maila polita erakutsiz. Azkenik, Lizarraldek, ezin izan du proba amaitu, helmugatik 5 kilometrora zegoelarik, zulatua izan du eta inguruan laguntza autorik ez zuenik, lasterketa utzi berhar izan du.

Lizartzako Insalus Saria

1. Johan Abraham Van Zyl (Caja Rural) … 2h 20′ 57″

2. Victor Manuel Moleon (Lizarte) … 45″

3. Mikel Aristi (Debabarrena) … 45″

38. Ion Rivero (Debabarrena) … 1′ 22″

66. Hodei Orobengoa (Debabarrena) … 4’25»

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jokin Etxabe, garaipenetik gertu

Gaur Eibarren, jubenil mailako Udaberri saria ospatu da eta bertan izan dira, Sumofic-Igartua taldeko txirrindulariak. Aurreko astean, Osintxuko Soraluce S. Coop. sarian gertatu bezala, Eibarren ere, Lokatzako gazteak protagonista izan dira lasterketa osoan zehar, hainbat ihesalditan sartuta.

Ibilbideak 80 kilometro zituen eta Bergarara joan etorria egin ondoren, Debaraino jeitsi eta Ondarrutik barrena, Markiñaruntz, joan dira, San Migeleko gaina igotzeko. Etxabek, bere igotzaile sena erakutsi du eta helmugara, beste iheskide batekin heldu da. Eibarreko kaleetan barrena baina, Jokini, iheskidea aurreratu zaio azken sprintean. Dena den, lasterketa bikaina burutu du, bai berak eta bai taldeak, izan ere, Sumofic-Igartua taldea, aurreko astean hirugarren sailkatu bazen, aste honetan, bigarren izan da taldekako sailkapenean.

1. Peio Olaberria (Caja Rural)

2. Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua)

3. Eriko Mujika (Caja Rural)

.

13. Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua)

20. Jon Aranzabal (Sumofic-Igartua)

23. Julen Irizar (Sumofic-Igartua)

47. Xabier Gallastegi (Sumofic-Igartua)

61. Txomin Larrañaga (Sumofic-Igartua)

 

Taldeka:

1. Caja Rural

2. Sumofic-Igartua

3. Gerardo de la Calle

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Soraluce S. Coop. sariko bideo laburpena eta argazki sorta

Bideoa Goiena Telebistak grabatutakoa da eta andoain2008-k egokitua. Argazkiak X. Aranzeta eta www.txirrindulari.net eskenitakoak dira. Eskerrik asko guztieti.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Bergarako afizionatuak hasi dute denboraldia

Afizionatu mailan hari diren bergararrak hasi dute denboraldia joan den asteburuan. Lehen lasterketa Zumaian izan zuten eta domekan, Soraluzen.

IV. Zumaiako saria:
1.- Unai Iparragirre … 2h 37′ 37″
2.- Victor Gabriel Gomez … d.b.
3.- Ion Pardo … d.b.
.
23.- Mikel Aristi … d.b.
32.- Hodei Orobengoa … d.b.
81.- Ion Rivero … d.b.

Soraluzeko XV, saria
1.- Fernando Grijalba … 2h 39′ 54″
2.- Ruben Fernandez … 5″
3.- Aitor Gonzalez … 5″
.
13.- Mikel Aristi … 54″
60.- Hodei Orobengoa … 5′ 31″

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario