Mobibike eguna APANOGIren eskutik Zarautzen

Aurten ere, ASPANOGI elkarteak (Gipuzkoako Ume minbizidunen Guraso elkartea) Mobibike eguna antolatu du azaroaren 1ean. Egun horretan hainbat ekitaldietaz gozatzeko aukera egongo da egun osoan zehar. Goizeko 9:00tan mendi bizikletako trabesia batekin hasiko dute Mobibike eguna, 10:00tan Triatloi txikiak jarraituko dio eta goizari amaiera borobila emateko, pertsonai ospetsuekin bizikletan itzulia egiteko aukera egongo da.

Arratsaldean berriz, 17:00tan hasita Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en saio bereziaz gozatzeko aukera izango dute txikienek eta ez hain txikiek.

Egunean zehar 11:30tik 17:30ra bitartean, umeentzako hainbat zirkuitu egongo dira.

Informazio gehiago www.aspanogi.org

MOBIBIKE EGUNAREN AURKEZPEN BIDEOA

ORBEA ORCA BATEN ZOZKETA MOBIBIKE EGUNEAN

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jon Aranzabal

Infantiletan ibili ostean, jubeniletan berriz itzulira da txirrindularitzako lasterketen mundura. Kadeteetatik datorren txirrindulariarentzat kategoria aldaketa haundia bada, Jonentzako are haundiagoa, hala ere, bikan moldatu da Aranzabal. Lasterketak amaitzeko, ihesaldietan egoteko eta taldeari laguntzeko gai izan da. Umorea galtzen ez duen txirrindularia.

Dagoeneko denboraldia amaitu da, zein da zure balantzea, pertsonala eta taldekoa?

Nire balantze pertsonala, ona izan dela uste dut. Ez dut jendearekin konparaziorik egiterik nahi eta denboraldian egindakoarekin gustura nago.

Taldekoak berriz, denborali polita egin dugu. Lortu ditugun garaipenak ez direlako errezak lortzeko. Horretaz gain Caja Rural moduko talde bat aurrean edukita ez da erreza izaten.

Zein izan da denboraldiko unerik onena? eta txarrena?

Denboraldian une polit asko izan ditut, baina onena Ibarrako karreran pasatu zitzaidana izan zen. 10 nindoala egundoko “pajara” harrapatu nuen. Azkenean 18. bukatu nuen baina gustora gelditu nitzen egindako lanarekin.

Txarrena osintxuko karrerakoa. Denboraldiko lehena izan zelako.

Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua?

Hurrengo urtean berriz juvenil mailan harituko naiz eta jubeniletatik pasa ondoren bizikletan ibiltzen jarraitzea espero dut, oso gustora nagoelako kirol honekin.

Infantiletan ibili zinen, baina geroztik, lehen denboraldia da bizikleta munduan, zerk bultzatu zaitu itzultzera?

Bai hala da. Kadeteetan ez hasteak bultzatu nau asko, orain hasteko. Baita futbola uzteak, txirrindularitzara bultzatu nau.

Bukatzeko, zerbait esan nahi?

Bai! Jendeari bultzatu nahi diot kirol hau probatzera.

Ta eskerrak ematea nahi dut ( gurasoei, lagunei, entrenatzaileari, masajistari, mekanikoari, karrerak ikustera etorri eta animatu nauenari… etc)

MILESKER!!!!!!

Besarkada bat!

Publicado en Sin categoría | 2 comentarios

Sven Nys maixua

Joan den astebukaeran Txekiar Errepublikan jokatu zen Munduko Kopako lehen proba, Plzen-en hain zuzen ere. Bertan Sven Nys flandiarra izan zen garailea eta horrekin, Munduko Kopako probetan lortzen zuen 44. garaipena izan da. Belgiarrak 36 urte dituen arren, historiako ziklo kroseko txirrinduririk onena zergatik den erakutsi du. Dagoeneko urruti daude 30 garaipen inguru lortzen zituen denboraldiak eta gazteak, gogor agertu zaizkio. Hala ere, Sven Nys-ek, onenen artean dagoela erakutsi du.

Belgiarrak hainbat urtetan jarraian irabazi du Munduko Kopako sailkapen nagusia, Superprestigeko sailkapen nagusia, GVA trofeoko sailkapen nagusia, Belgikako txapelketa. Zerbait egotzi al bazio, Munduko txapeldun behin bakarrik izan dela. Agian hori da, izan duen gabezia bakarra, dena den, palmaresari begiratuta, dudarik ez da, ziklo kroseko Merckx bera dela eta aurten ere, lehen postuetan, askotan ikusiko dugula, Zdenek Stybar edo Niels Albert gazteak, gogor daudela erakutsi arren.

Bigarren eta hirugarren postuan, Kevin Pawels eta Zdenek Stybar izan ziren hurrenez hurren. Ondoren, Francis Mourey Francaise des Jeux taldeko frantziarra eta Klas Vantournout belgijarra sailkatu ziren. Egoitz Murgoiti abadiñoarrak ere bertan parte hartu zuen, baina hasieran aurrean zihoala, eroriko bat egon zen eta Murgoitio lurrera joan zirenen artean zegon eta lasterketa ustera behartu zuen.

Ondorengo saioa Txekiar Errepublikan jokatuko da, Taborren hain zuzen ere. Sven Nys-ekin batera, faboritoa, Quick Step-eko Zdenek Stybar izango da. Lasterketa domekan jokatuko da eta internetez ikusi ahal izango da hemen sakatuta.. Bitartean, iaz Taborren jokatutako Munduko txapelketako azken itzuliko irudiekin jozatu.

—————————————————————————————————–

Hurrengo asteburuan ere, Medina de Pomarren, nazioarteko mailako ziklo kross proba jokatuko da eta estatuko txirrindulari onenekin batera, Belgikako hainbat txirrindulari espero dira. Lasterketa urriaren 22an jokatuko da eta ordutegiak ondorengoak izango dira:

12.00tan Master30/Senior
13.00tan Master40/Master50/Master60/Emakume elite/Emakume Junior/
15.00tan Kadete mutilak/Kadete neskak
16.00tan Jubenil mutilak
17.00tan Elite mutilak

Informazio gehiago

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Hodei Orobengoa

Dagoeneko denboraldia amaitu da, zein da zure balantze pertsonala eta taldekoa?

Nere ustez oso denboraldi polita izan da. Asko ikasi dut lasterketa barruan eta lasterketa kanpoan. Egia da ez dudala lortu nik espero nuen maila guztia, baina oso erregularra izan naizela uste dut eta oso gustora geratu naiz lortutako emaitzekin, izan ere, lasterketa gehienetan aurrealdean egotea ez da erreza.
Deboraldi bikaina egin du taldeak eta pentzatzen jarrita, zaia ikusten dut egindako lana hobeto egitea, dena den, gaizki egindakoez ere, konturatu garela uste dut eta hori ere, egin behar dugu etorkizunera begira hobetzeko. Talde moduan ere, makina bat bider lortu dugu lehen postua eskuratzea eta hori, Caja Rural moduko talde bat egonik, ez da erreza.

Zein izan da denboraldiko unerik onena?

Une polit asko bizi izan ditut joan zaigun denboraldian. Lehenik, Oñatin lortutako garaipena, denbora asko ibili naiz horren atzetik eta behin lortuta, izugarrizko lasaitasuna eta motibazioa lanean jarraitzeko. Baina ez da denboraldian gogoratzen dudan momentu polit bakarra. Gipuzkoako Itzuliko 3. etapan, Andoainen, Mikel itzuliko lider zela, lana egitea egokitu zitzaidan eta lana egiteko izugarrizko motibazioa nuen eta oso gustura eta ondo egin nuela uste dut. Amaieran, berak lortu zuen etapa eta lidertza eustea eta horrek, irabazle sentitu arazi ninduen. Mikel zoriontzen negoela, malkoak ere irten zitzaizkidan emozioa dela eta. Horrelako egun gehiago ere izan dira eta horrelako egunek, lanean jarraitzeko asko laguntzen dute.

Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zure burua?

Datorren urtean Debabarrenan korriduko dut eta ahalik eta lanean gogoz jarraituko dut datorren urteko helburuak betetzeko. Nere asmoa afizionatuetan 3 edo 4 urtez gozatzea da eta hortik aurrera ikusiko da, bizimodua ere aurrera atera behar bait da. Momentuz datorren urtean sufritzera.

Honezkero urte mordozka bat zoaz bizikleta gainean, noiz hasi zinen bizikletan?

12 urterekin hasi nintzen bizikletan, duela 6 urte, baina 14 urte nituela ukondoa apurtu nuenn bizikletan eta infantiletako bigarren mailako denboraldi osoa galdu nuen.

Zer ematen dizu txirrindularitzak horrenbeste urtetan jarraitzeko?

Sakrifizio handiko kirola den arren, merezi du, azaltzea zaila da, baina benetan merezi duela uste dut. Danok daukagu zerbait izateko ilusioa eta horrek motibatu egiten du eta familiaren laguntza guztia daukat, horrela, dena errezago egiten da.

Bukatzeko, zerbait esan nahi?

Eskerrik asko, familiari, lagunei, taldeari eta entrenatzaileei

Publicado en Sin categoría | 3 comentarios

Toursen Van Avermaet eta Albert Ruddervoorde-n

Asteburuan esan bezala, alde batetik Paris – Tours eta bestetik Ruddervoorde-n Superprestigeko lehen probak ospatu dira. Bietan, belgiarrak nagusi izan dira. Frantzian, Greg Van Avermaet (BMC) izan zen azkarrena Marcato (Vacansoleil) bigarren eta Klostegaard (Saxo Bank) hirugarren. Belgikan aldiz, hiru belgiar izan ziren podiumean: Albert (Bkcp), Aernouts (Rabobank) eta Vantornout (Sunweb – Revor).

Aipatu genuen bezala, Paris Tours, esprinterren lasterketa moduan ezagutu arren, askotan ihesaldiak izan dira nagusi eta aurtengoan ere, horrela gertatu da. 60 kilometro falta zirela, alboko haizeak jotzen zuen eta haize babesak medio, taldetxo batek aurrea hartzea lortu du. Azken kilometroetan, Arnaud Gerard (jubeniletan munduko txapeldun ohia) zailatu den arren, Van Avermaet eta Marcato izan dira taldetxo horretako indartsuetnak eta biko esprintean jokatu dute garaipena.

Ruddervoordeko ziklo krosean, ohitura den bezala, belgikarrak izan dira jaun eta jabe. Hasiera, Zdenek Stybar munduko txapeldun txekiarrak, erritmo gogorra jarri du eta kosta zaie berari jarraitzea. Ala ere, erorikoak eta matxurak medio, Quick Step-eko txirrindulariak atzera egin du eta Niels Albertek, momentu hori aprobetxatu du aurre hartzeko eta azkenik, belgikako txapelduna izan da azkarrena, Superprestigeko lehen proba honetan.

—————————————————————————————————–
Valladoliden, azkarrena, Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio izan zen. Proba honetan, bi izen aipatu behar dira. Batetik, Jonhatan Lastra bizkaitarrarena eta Pablo Rodriguez galiziarra. Biak lehen urtea dute afizionatu mailan eta biak, Hirumet taldean dabiltza eta lehen lasterketan gausa politak egiteko gai direla erakutsi dute.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Ruddervoorde / Beijingo Tourra

Beste alde batetik, gaur ziklo krossean, Superprestige torneoa hasi da Ruddevoorde-n, Belgika. Berau, internet bidez ikusteko aukera egongo da ondorengo web orrian, beste kirol ikuskizun batzurekin. Sakatu hemen.

Ikusmina pisteko, Superprestige-rako Belgikar telebistak gertatutako irudiak.

—————————————————————————————————–

Amaitu berri den Beijingo Tourrean, hainbat irudi ezberdin ikusteko parada izan da. Batetik, txirrindularitzan ezezaguna den herrialde bat eta bestetik, Txina benetan, haundia dela. Lasterketaren antolakuntza, telebista irudietatik behintzat, oso ondo egon dela diruri. Ibilbideko puntu askotan hesiak ipinita, helmugak zuzengune luze eta zabaletan kokatuak eta lasterketa jarraitzen duten ibilgailuak, aurrekoak batez ere, ikusi ere ez dira egin, beraz, txirrindulariei enbarazu gutxiago. Errepideen egoera ere, ezin hobea eta bolondres eta poliziak non nahi.

Telebistako irudiak ere, Txinaren haunditasuna erakutsi dutela diot, izan ere, bertako eraikin haundiak eta ikusgarriak erakutsi dituzte. Herrietako etorbide eta kale zabalak. Etxe eta monumetu ederrak. Paisaia naturalak ere, gozatzekoak. Bada, txinatarrek badute munduari zer erakutsi.

Partahdetza ere ez da makala izan. Esaterako, irabazlea, erlojuaren kontra munduko txapeldun bilakatu berri den Tony Martin alemaniarra izan da. Berarekin batera, UCI World Tourreko 18 taldeak izan dira eta Txinako selekzioa ere beraiekin.Bigarren David Millar eta hirugarrena Chris Froome. Beraz. lehen ekitaldia izateko, ez da palmares makala. Etapak ere ez dute ezezagunek irabazi. Tony Martin berak, Nicolas Roche, Galimzyanov, Hausller, Viviani.

Orain arte, Europa zaharrean ospatzen ziren lasterketa garrantzitsuenak. Agian, globalizazioa medio, ohitu beharko gara, Australian, Qatarren edo Txinan lasterketak ikusten. Eta, Australiarekin gertatu bezala, bertako talde indartsu bat ikusten. Txirrindularitza mundura zabaltzen hasi da.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Bihar hasiko da Ziklo Kross denboraldia

2011/2012 ziklo kross denboraldiari, bihar emango diote hasiera Valladoliden. Hasiera baten, Espainiako Koparako puntuagarria izan behar zuen probak, azken momentuan, maila autonomikoan mantentzea erabaki dute arrazoi ekonomikoegatik. Beraz, txirrindulari askok, parte hartzeari uko egin diote. Dena den, lasterketa, ospatuko da. Esaterako, Euskal selekzioa bertara zihoan eta azkenean, Bordelen korrituko dute.

Azkeen asteetan zurrumurruak egon dira, baina Espainiako federaziotik denak gezurtatu zituzten, Valladolidekoa Espainiako kopa izango zela zihurtatzen. Bada, atzo ostirala, komunikatua aldatu behar izan zuten, antolatzaileak, babes nahikoa lortu ez duelako.

Azken urteetan, Valladolidek eman dio hasiera ziklo krosseko Espainako Kopari, aurten baina, krisiak eraginda, antolatzaileek ezin izango dute nahia bete. Zirkuitua Parquesol parkean izanten ohi da, zirkuitu bizkorra eta teknikoa da. Leku berean jokatu ziren orain urte gutxi Espainiako txapelketak eta Lokatzako Aristi, kadete mailan 7. sailkatu zen.

Lokatzari dagokionez, ziklo kroseko Euskal denboraldia hasi harte, ez ditu bere ordezkariak lokatzetan izango, beraz, gutxienez, azarorarte itxaron beharko da Sumofic-eko txirrindulariak Euskal Herriko zelaietan ikusteko.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Domekan Paris – Tours lehiatuko da

Errepideko denboraldia amaitu aurretik, bada zer ikusirik. Hurrengo igandean mende bat baino gehiago duen lasterketako ospatuko da. Hain zuzen ere, Paris – Toursek 105. ekitaldia ospatuko du, Parisetik 100 kilometro hegoaldera dagoen Voves hirian hasi eta txirrindulariak Toursera eramango dituen 230 kilometroko ibilbidean. Datuak dauden lehen ekitaldia 1896an izan zen Eugene Prèvost frantziarra  gertatu zelarik irabazle, 250 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Hurrengo ekitaldia ez zen 1901. urterarte jokatu eta 1906 geroztik, soilik hirutan ez da lasterketa ospatu 1915, 1916 eta 1940ean.

Lasterketaren palmaresean, txirrindularitzaren historiak izan dituen ziklista haundienen izenak agertzen dira: Petit Breton, Lapize, Pelissier, Frantz, Leducq, Van Looy, Maertens, Moser, Zooetemelk, Raas, Kelly, Musseuw, Zabel, Virenque, Gilbert, Freire besteak beste. Gehienak esprinter haundiak, izan ere, Paris – Toursi, esprinterren lasterketa ere esaten zaio, nahiz eta azken urteetan, egon diren esprinta sahiestu duten txirrindulariak, esaterako Gilbert, Dekker, Guesdon edo Virenque esaterako, azken hau, ihesaldi luze baten ondoren. Lasterketa honetan gehien gailendu direnak 3 garaipenekin Erik Zabel, Paul Maye, Guido Reybroeck eta Gustave Danneels izan dira. Nazioka Belgika da garaipen gehien dituena 39kin eta aipatu, ez dela euskaldunik agertzen palmaresean. Ekitaldirik azkarrena Andrei Tchmil-ek irabazitakoa izan zen 48km/h gorako bataz bestekoarekin. Eta lasterketa honen azken garailea, hiru aldiz munduko txapeldun izan den Oscar Freire  izan zen, sprintean, Angelo Furlanen eta Gert Steegmanen aurretik.

Lasterketa bere osotasunean laua dela esan daiteke, dena den, antolatzaileek azken kilometroetan emozioa emateko hainbat muino txiki ipini dituzte iheslarien eta tropelaren esprint gosearen arteko lehia ikusteko, aldi berean, lasterketak izaten duen abiadura altuak ere, asko gogortzen du lehia. Azken kilometroetan gatza pixkat ipintzeko, bi muinotxo daude bata 10 kilometro faltan, Cote de Beau Soleil eta ondoren 7 kilometro faltan, Cote de l’Epan. Helmuga, Grammont etorbidean dago eta 2 kilometroko zuzenguna zabala izango dute, azken urteetan askotan ikusi da ihesalariak eta tropela atzetik gerturatzen den irudi polit batean, xagua eta katua bezala.

Lasterketa honek, pasaia edeerak erakutsi ohi dizkigu, izan ere, lasterketa Loire ibaiaren inguan egiten ditu hainbat kilometro, bertako Chateau-ak eta ibaia bera ikusteko paradarekin. Helmuga ere, ibaiaren kontra dagoelarik. Benetan, lasterketa polita eta ziraragarria izan ohi da Paris – Tours azkeneko kilometroetan, batetik, pelotoiaren menpe egon nahi ez duten txirrindulariak daudelako eta bestetik, espriterrak duten taldeek esprinta bilatzen dutelako.

Partaideen artean, Cavendish izango da, Copenhaven-en munduko txapeldun bilakatu berri eta ikusi beharko da, azken muino horiek pasatzeko gai den eta pasatu ezkero, indarrik duen. Hasiera baten, favorito nagusia bera dela esan daiteke. Dena den, Phillipe Gilbertekin ere argi ibili beharko da, seguru, azken muino horietan tropeletik aurrera egindo duela eta Voeckler edo Chavanel moduko txirrindulariak ez ditu hurruti izango.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Urriak 2an, ASPANOGI mendi bizikleta martxa Bergaran

Datorren asteburuan (urriak 2),  Bergaran, Agorrosineko kirol instalakuntzetan hasiera eta amaiera kokaturik, mendi bizikleta martxa antolatuko da.

Antolaketan laguntzeko interesik duenak, igandean bertan goizeko 7.30tan agertu besterik ez du, Agorrosineko instalakuntzetara edo lokatzabttsaila@gmail.com helbide elektronikoa erabil dezake kontaktu bezala.

Informazio gehiago:

Ibilbideak

Hainbat argibide

Izen ematea

 

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Martuteneko sari banaketa

Argazkiak

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario