Amaiera borobila denboraldiari

Denboraldiari amaiera ezin hobea emateko, Sumofic – Lokatza taldeko txirrindulariak asteburuan jokatu den Udazkeneko Kriteriumean gaillendu dira, bai sailkapen nagusian zein taldekako sailkapenean. Larunbateko etapan, Martutene eta Hernani bitartean egindako 71 kilometroetan, azkarrena Aristi bergararra izan zen, helmugara iritsi zen hamaika txirrindulariko taldean.

Etapa horretan, Jokin Etxabe lehen urteko jubenila eta Eneko Lizarralde ere, lasterketa protagonistak izan ziren hainbat ihesalditan sartuta eta helmugara pelotoi nagusitik aurreratuta iritsi zirelarik. Gaur igandean Aia 84 kilometrotan zehar, Sumofic-ek zuen lasterketa kontrolatzeko ardura eta hasieratik aurkariak erasoka hasi zaizkie. Ala ere, taldeak ondo erantzun die eraso horiei, sortu diren taldetxo guztietan ordezkari bat sartuz. Adibidez, taldetxo batean, Hodei Orobengoa eta Eneko Lizarralde sartu dira, azken hau, lider birtuala ere izan delarik hortaz, beste talde batzuk egin behar izan dute lan atzetik. Azkenik, Aiara egin behar izan duten bi igoeretan, Aristik bere nagusitasuna erakutsi du eta Aiako jaitsieran aurrera egin du Eneko eta Hodei zihoazen taldea gertu zutelako eta hauek biak, Aiako azken igoera bideratu diote. Beste alde batetik, Jokin Etxabe, Andoni Rico, Asier Taboada eta Jon Aranzabalek, tropela lotzeko lanean jardun dute, lana primeran eginez.

Azkekin, Aristik etapan bigarren postua eskuratu du baina sailkapen nagusia irabazi du. Lizarralde 7., Orobengoa 9., Etxabe 21., Taboada 26. eta Aranzabal 27. Taldekako sailkapen nagusian ere, Sumofic – Lokatza izan da azkarrena.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Denboraldiko azken lasterketa

Udazkeneko Kriteriumarekin amaituko dute jubenilek aurtengo errepideko denboraldia. Zapatuan Martuteten lehiatuko dute lehen etapa 71 kilometroko ibilbidean eta domekan, bigarren eta azken etapa Aian 64 kilometroko ibilbidean. Denboraldia borobiltzeko asmoarekin joango dira Lokatzako gazteak.

informazio gehiago: www.gtxe.org

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Bolondresak XLVI. MARTIN DEUNAREN SARI-rako

Kaixo txirrinduzale!

Igande goizean (10:00), irailak 18,XLVI. MARTIN DEUNAREN SARIA (SUB-23 LEHENDAKARI TXAPELKETA)proba ospatuko da. Lasterketaren maila dela eta, bolondresen beharrean aurkitzen gara eta zuengana jotzen dugu esku bat botatzeko eskaera eginez.
san martin 2011

Zuen presentzia eskertuko dugu eta laguntza emateko prest bazaudete, Igandea baino lehenago Kaxetarekin kontaktuan jarri zaitezte (Bidegurutzeen banaketa denboraz antolatu ahal dezan) edo lasterketa hasi baño ordu bete lehenago (09:00) helmuga ingurura (San Antonio) gerturatu Lokatzako kideekin elkatzeko eta kubritzeko falta diren bidegutzeak betetzeko.

Kontaktua:

Tel: 656 714 242 (Kaxeta)

E-mail: kaxeta@hotmail.com

Eskerrak aldez aurretik,

Lokatza Z.E.

www.lokatza.com

Ibilbidea:http://www.gtxe.org/datos/carreras/201108311100550.BERGARA%20(MODIFICADO).pdf?ID=589

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lokatza-Sumofik taldekoak «Harmailatik» saioan

http://goiena.net/telebista/emisioa/harmailatik-lokatza-sumofik-taldekoak-gurean/

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Aristi 13. eta Lizarralde 78.

Aipatu bezala, Mikel Aristi eta Eneko LIzarralde bergarrak, Euskal selekzioarekin izan dira Espainiako txapelketak lehiatzen. Lasterketa atzo, eguardian jokatu zen 12tan hasita. Hasieratik, hamabost txirrindularik egin zuten aurrera eta bertan, Eneko Lizarralde sartu zen, taktikoki oso garrantzitsua izan zen Lizarralde bertan egotea. Ihesaldi onek hiru itzulitan zehar mantendu zuen aurrealdea. Ondoren, Lizarralde taldekideak laguntzen jarraitu zuen geratzen ziren bi itzulietan.

Aristi aldiz, tropelean mantendu zen lasterketa osoan azken itzulirarte. Indarrak gordez eta beste faboritoak zainduz. Azkenik baina, Victor Etxeberria nafarrak aurrera egin zuen eta Aristi eta faborito guztiak elkarri begira geratu ziren, beste txirrindulari batzuk aurrera zihoazen bitartean. Azkenik helmugan, 13. postua eskuratu zuen, Dinamarkan selezkiokide izan dituen txirrindulariekin batera helduta. Lasterketa gazi gozoa. Pozik emaitza ona delako baina, gorputzaldi ona zeukala eta indarrez heldu zen arren, lasterketako egoerak eta taktikak kalde egin zioten.

Dena den, Lokatzakako arduradunak eta batez ere, taldeko zuzendariak, balantze oso positivoa egiten du. Batetik, bi txirrindulari bertan izatea ez da erraza, kontutan hartuta, Hodei Orobengoa ere, lehen erreserba zela. Enekok burututako lan bikaina eta Aristik, oenen pare dagoela erakusteak, emaitza paregabea dela esan daiteke.

Aipatzekoa, euskal selekzioko emakumeak lortu dituzten emaitzak. Erlojupekoan podiuma euskaldundu zuten, lehen hiru postuak eskuratuta eta iraupen proban, lehenego, hirugarren eta laugarren postuak eskuratu zituzten.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Mendiko Kriteriuma

Donostiako Larratxo auzoan zapatuan eta Liernian domekan, Mendiko kriteriuma jokatu da jubenil mailako eta 2. urteko kadeteentzako lasterketak. Larunbatean Larratxon, 41 kilometroko ibilbide gogaikarrian, Sumofic-eko txirrindulariak, oporretako geldialdiaren ondoren, ondo defendatu zituzten beraien aukerak. Taldeko onena Julen Irizar izan, Jokin Etxabe 18. eta Hodei Orobengoa 23. Taldeka laugarren postua eskuratu zuten.

Domekako lasterketan Liernian, taldeak ere emaitza politak lortu zituen. Lehendabizi 59 kilometroko ibilbidea izan zuten goizeko 9.30tan hasita eta hor, Julen Irizar 16., Jokin Etxabe 17., Hodei Orobengoa 27., Jon Aranzabal 28., Xabier Gallastegi 29., Andoni Lasa 43. eta Asier Taboada 50. izan ziren. Lasterketa amaitu bezain pronto, erlojupekoa jokatu zen Seguran hasi eta Lierniako gainean amaituta. Taldeko onena, Jokin Etxabe izan zen, ondoren Hodei Orobengoa, Julen Irizan, Xabier Gallastegi, Jon Aranzabal eta Andoni Lasa.

Azken sailkapenean, zapatukoa eta domekako batuta, Julen Irizar 13., Jokin Etxabe 17. eta Hodei Orobengoa 20 izan ziren. Taldeak, azken txanparako prestaketa lanetan bide onetik doala erakutsi du, batez ere, irailaren 17an, Beasainen jokatuko den Mundialaren Aurreko klasikari begira.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi, Espainiako txapelketara

Irailaren 2-tik 4-ra Bejarren jokatuko diren jubenil mailako Espainiako txapelketetarako, Euskal selekzioko hautatzaileak, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi deitu ditu. Ostiralean, erlojupekoak izango dira eta domekan, errepideko iraupen probak. Biek, iraupen proban hartuko dute parte, erlojupekoa alde batera utzita.

Eneko Lizarralde

Eneko Lizarralde

Sumofic-eko txirrindulariek, 117 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre, Bejarreko inguruetan prestatu duten zirkuitu bati, bost itzuli emanez. Biak gogotsu doaz, orain arte lortutako emaitza bikainak medio.

 

Mikel Aristi

Mikel Aristi

Aristi, txapelketa lehiatzeko faboritoetako bat dela esan daiteke, Espainiako selekzioarekin egoteak ematen dion kategoria. Berak gainera, ondo aski ezagutzen ditu izango dituen aurkari gogorrenak, berarekin egon bait dira orain gutxi, Dinamarkan taldekide. Eneko Lizarraldek, denboraldian zehar erakutsi duen bezala, ihesaldietan ondo mugitzen dela frogatu du eta berauetan, ondo bukatzen dakiela ere. Beraz, biek badituzte beraien aukerak emaitza polit bat lortzeko.

Publicado en Jubenilak 2011 | Deja un comentario

Abuztuan ere albiste bikainak

Esan bezala, abuztua opor garaia den arren, Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariek badute lasterketarik. Soraluzen Mikel Aristik lortu zuen garaipenarekin hasi zuten Sumofic-ekoek hilabetea. Ondoren, Azkoitian lehiatu ziren eta Hodei Orobengoak 4.. eta Eneko Lizaraldek 5. postua eskuratu zuten. Bi egun geroago, Villatuertan, Euskal Herria Torneoko azken puntuagarria ospatu zen eta sailkapen horretan bigarren postuan Eneko Lizarralde zegoen eta sailkapen nagusiaren bila irten zen taldea. Hasiera kilometrotik gogotsu agertu ziren eta ordurarte lider zen Aitor Rey atzean ustea lortu zuten. Azkenean baina, Asier Unanuek lortu zuen garaipena eta sailkapena. Ala ere, pozik zegoen taldea, garesti saldu baitzuten garaipena.

Azken bi asteetan, Mikel Aristi izan da protagonista. Batetik, Amurrion afizionatuekin korritu zuen eta jubenila izan arren, sprintean, 16 postua eskuratu zuen. Amurrioko lasterketaren ondoren, Espainiako selekzioarekin, Dinamarkako sari nagusian hartu du parte, UCIko nazioetako kopan. Bertan, selekzio indartsuenak haritu dira eta azken sailkapenean 21. postua eskuratu du, azken etapan, taldeki izan den Miguel Angel Benitorentzat lan eskerga egin ondoren. Aipatu, azken etapa horretan, zirkuituan kilometroko harri bidea zuen, Giroan izan zrenak baino okerragoa.

Mikel Dinamarkan zegoen bitartean, taldekideak Ibarran lehiatu ziren eta ihesaldian sartu ez ziren arren, erantzukizuna hartu zuten pelotoian eta ihesaldira gerturatzea lortu zuten arren, azkenean, egindako lana ordaindu zuten. Dena den, lan ona.

Dinamarkako sari nagusiko argazkiak

Publicado en Jubenilak 2011 | Deja un comentario

Euskal Herria Torneoa

Hurrengo astean ere, Lokatzako txirrindulariek zita garrantzitsu bi dituzte. Batetik, asteartean, Villatuertan, Euskal Herria Torneoko laugarren eta azken proba puntuagarria jokatuko da eta sailkapen orokorreko bigarren postuan, Eneko Lizarralde bergararra aurkitzen da. Matematikoki aukerak ditu, dena den, jubeniletan edozer gerta daiteke, eta horregatik ere, garaipenaren bila irtengo dira Sumofic-eko gazteak.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Orobengoa 4., Lizarralde 5. eta Aristi 16.

Gaurkoan, Lokatzak bi lasterketa ezberdinetan izan ditu ordezkariak. Batetik, jubenilak eta 2. urteko kadeteak izan dira Azkoitian eta bertan, Hodei Orobengoa 4. postuan eta Eneko Lizarralde 5. postuak sailkatu dira. Aldi berean, taldekide guztiak lortu dute lasterketa amaitzea.

Bestetik, Mikel Aristi, Espainiako selekzioarekin afizionatuekin lehiatu da Amurrion eta garaipena jokatu den taldean sartu da sprintean, 16. postua eskuratuz. Prestakuntza ona etorkizunari begira.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario