XXV. Iruñerriko Itzulia

Bihartik aurrera hasita, eta ostiralera bitartean, Sumofic – Lokatzako txirrindulariak XXV. Iruñerriko Itzulian hartuko dute parte. Iazko ekitaldian ere izan ziren Lokatzako gazteak itzulian lehenengoz taldearen historioan. Beste ekitaldi batzuetan ere, izan dira Lokatzako txirrindulariak, baina utzita beste talde batzuetan. Joan den urteko ekitaldian aldiz, talde moduan aurkeztu zen eta aurtengoan ere, zilarrezko esteilak betetzen duen urtean, izango dira. Guztira hiru etapa izango dira, lehenegoa Villatuerta – Villatuerta eta 85 kilometroko luzekoa. Bigarrena, Tafallan hasi eta bukatuko da 92 kilometro burutu ostean eta azkena, Mutilva Bajan hasi eta Iruñako kaleetan bukatuko da 98 kilometro egin ondoren.

Sumofic-kin batera beste 34 talde izango dira irteeran, beraz,  guztira 35 talde izango dira eta 200 txirrindulari inguru. Taldeak, Nafarroatik, Errioxatik, Gipuzkoatik, Arabatik, Bizkaiatik, Frantziatik, Andaluziatik, Valentziatik, Catalunyatik, Gaztela Manchatik. Aragoitik, Madrildik, Gaztela Leondik eta nesken UCI maila talde bat ere. Beraz parte hartze anitzaz gain herrialde ezberdin asko ordekatuak izango dira. Egongo diren taldeen artean, esanguratzuenak Andalucia – Caja Granada, Navalcarnero, Pyrinees Atlantiques, Lyon Sprint Evolution, Cajamar Almeria izango dira. Ala ere, Sumoficeko txirrindulariak badakite hauen kontra lehiatzea zer den eta badakite, hauen aurretik ibiltzen ere, beraz, taldearen asmoa iaz bezala, etapa garaipena lortzea da nahiz eta, sailkapen nagusia baztertuko ez den.

Aldi berean, Iruñerriko Itzuliak, aukera paregabea eskeintzen du txirrindulariak bere formakuntzan ziklismoaren arlo berriak ezagutu dezaten. Alde batetik 200 txirrindulariko tropela egotea eta bertan mugitzen jakitea. Bide estuak ere izango dituzte beraz, posizioa mantentzen jakin beharko dute. Eta azkenik, polite eta zailena dena, haizea. Tafallan jokatuko den etapan, haizea espero da eta saihetsetik jo ezkero, haize babesak sortzeko arriskua egongo da eta hau, lokatzako gazteentzat ezohiko egoera izango da. Beraz, teknika horretan trebatzeko aukera ere izan dezakete.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Etxabetarrak Novelda-n eta Castellar-en

Joan den ostiralean Jokin eta Beñat Etxabe anaiak, biak Sumofic – Lokatza taldeko txirrindulariak, Noveldako 61. Trofeo Santa Maria Magdalenan hartu zuten parte 87 kilometro luze zituen ibilbidean. Lasterketa herri barruan prestatutako zirkuitu batean jokatu zen. Beñat Etxabek, 35. postua eskuratu zuen helmugan eta Jokin anaiak, bi luzaturen ondorioz, lasterketa utzi beharrean aurkitu zen.

Noveldako lasterketako bideoa

Hurrengo egunean, zapatuan, Castellarren ere lasterketa egon zen (Enrique Velarte Oroitzarrea) eta bertan Jokin Etxabek hartu zuen parte, Beñatek, atseden hartzea erabaki zuen bitartean. Kasu honetan, Jokin, hainbat ihesalditan parte hartu zuen baina, tropelak ez zuen barkatu eta azkenean 53. postua eskuratu zuen.

Aipatu, biak han dauden bitartean, Orbea profesional taldean dabilen Victor Cabedoren anaia José Cabedok, zuzentzen duen Cerámicas Onda taldearen laguntza jasotzen dutela lasterketan zehar, hala nola, ura, zulatuetan ordezko gurpilak… beraz, Lokatzatik, ezkerrak eman nahi dizkiogu Cerámicas Onda taldeari eta lagun den José Cabedori.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Porra Tour Etapa 21/21 Créteil – Paris Champs-Élysées 95 km

ETAPA:

1º.- CAVENDISH Mark 171………..….31pt

2º.- HAGEN Edvald Boasson 114 ……23pt

3º.- GREIPEL André 33………..………17pt

4º.- FARRAR Tyler 54………..………..13pt

5º.- CANCELLARA Fabian 12……..….9pt

6º.- OSS Daniel 95………………….……..7pt

 

SAILKAPEN OROKORRA

 

1º.- EVANS Cadel 141………….……….…100pt

2º.- SCHLECK Andy 11……….……..……..75pt

3º.- SCHLECK Frank 18………………..……65pt

4º.- VOECKLER Thomas 181……………..60pt

5º.- CONTADOR Alberto 1…………….…..55pt

6º.- SANCHEZ Samuel 21………..…………50pt

7º.- CUNEGO Damiano 161……………..….45pt

8º.- BASSO Ivan 91…………….………..……40pt

9º.- DANIELSON Tom 52……………….….35pt

10º.- PERAUD Jean-Christophe 108……30pt

11º.- ROLLAND Pierre 188…………………25pt

12º.- TAARAMAE Rein 151…….……….…20pt

13º.- DE WEERT Kevin 124……………..…15pt

14º.- COPPEL Jérôme 211……………….…10pt

15º.- JEANNESSON Arnold 134……………5pt

 

MENDIKO SAILKAPENA

1º.- SANCHEZ Samuel 21……….……50pt

2º.- SCHLECK Andy 11………..………30pt

3º.- VANENDERT Jelle 38……………15pt

 

PORRISTAK:

 

1º.- 615 UNAI KAREAGA……………………..1.509Pt

2º.- 180 JEKER……………………………..…….1.493Pt

3º.- 110 ENEKO LIZARRALDE…………….1.483Pt

 

“ZABALA JATETXEA” SARIA ( 82º POSTUAN)

82º.- 968 JESUS MARI LARRAÑAGA

 

LEHEN EUSKALDUNA SARIA

807 MIREIA LARRAÑAGA

 

PUNTUAZIO OROKORRA

PORRISTAK ETA DORTSALAK

ESTATISTIKAK

 

SARI BANAKETA :

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Lokatza Ziklismo Eskolak antolatutako aurtengo  Tour Porrako sari banaketa;  datorren asteartean uztailak 26, arratsaldeko zortziretan izango da,  horretarako Ariznoa inguruan jarriko dugun postuan

SARIAK:

Porrako arauek dioenez; Lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuak, apostuen %50, %25 eta %15eko diru kopurua jasoko dute; beraz 4.470 € irabazleak, 2.235 € bigarren sailkatuak, eta 1.341 € hirugarrenak

BESTE SARI BATZUK

82garren sailkatua: ZABALA Jatetxeak, bere sorreraren 82urteurrena dela ta Sari bat emango dio Porran 82garren gelditu denari  :   Jesus Mari Larrañaga

LEHEN EUSKALDUNARI

Tourreko Sailkapenean lehen Txirrindulari Euskalduna Haimar Zubeldia izan da. Hau jarrita  daukaten apostularien artean zozketa egin ondoren Mireia Larrañaga irabazle

ZOZKETA BEREZIA

Saririk jaso ez dutenen artean zozketa bat egingo da bertan gaudenonartean;  horretarako  bakoitzak bere apostu papera sartuko du kutxatxoan eta horretariko batek eramango du saria

 


Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian
 

Detect language » Hungarian
 

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jubenilak 3. eta kadeteak 4.

Atzoko egunez Ordizian, Gipuzkoako taldekako erlojuaren kontrako txapelketa jokatu zen, dagoeneko ohitura bihurtu den ibilbidean. Txapelketa kadete eta jubenil mailako txirrindulariendako jokatu zen eta bertan Sumofic Lokatza taldeak, lau talde ezberdin aurkeztu zituen. Kadete mailan, bosteko talde bat eta beste bi txirrndulari Azpeitiko Lan Mobel taldearekin mixtoa eginez. Ondoren lehiatu ziren jubenilen artean, Lokatzako bi talde egon ziren, baina azken orduko bajak zirela eta, bata hiru txirrindularikoa eta bestea laukoa.

Taldekako erlojupekoan, gehienez bost txirrindularik har dezakete parte eta gutxienez hiruk, izan ere, taldeko hirugarren txirrindulariak ematen dio taldeari denbora. Ibilbideak ere, bi kategoriendako desberdinak ziren. Kadete mailako txirrindulariek 23 kilometro burutu behar izan zuten. Irteeran bigarren taldea Sumoficeko bi txirrindulariek Azpeitiko Lan Mobel taldearekin egindako talde mixtoa  izan zen. Hasiera oso ondo joan ziren, Alegiko itzulian buztita zegoen bihurgune batean hiru lurrera erori ziren arte. Hor aukera guztiak galdu zituzten eta taldeko bi txirrindulari erretiratu behar izan zuten.

Bosteko taldeak aldiz, 20 segundu eskasengatik galdu zuen podimuen lekua eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hauek ere, arazoak izan zituen antolakuntzako auto batekin eta taldeko txirrindulari bat erori zen.

Jubeniletan, esan bezala, azken orduko bajak egon ziren eta aurkeztutako bi taldeak txirridnulari gutxiagorekin urten behar izan zuten. Lehen taldea hiru txirrindularirekin osatu zen: Asier Taboada, Andoni Rico eta Jon Aranzabal. Hauek 13. postua eskuratu zuten.

Jubeniletako bigarren taldea lau txirrindulariz osatu zen, Mikel Aristi, Xabier Gallastegi, Andoni Lasa eta Eneko Lizarralde. Beste taldeak baino bat gutxiago izan arren, podiumeko hirugarren postua eskuratu zuten helmugan.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Porra Tour Etapa 20/21 Grenoble – Grenoble 42.5 km

 

BIKEMAP

ETAPA:

1º.- MARTIN Tony 175 …………………….. 55′ 33″

2º.- EVANS Cadel 141 ……………………….. 55′ 40″ + 00′ 07″

3º.- CONTADOR Alberto 1 ………………….56′ 39″ + 01′ 06″

4º.- DE GENDT Thomas 203 ……………… 57′ 02″ + 01′ 29″

5º.- PORTE Richie 5 ………………………….. 57′ 03″ + 01′ 30″

6º.- PERAUD Jean-Christophe 108 ……. 57′ 06″ + 01′ 33″

 

PORRISTAK:

 

1º.- 615 UNAI KAREAGA………………………….996Ptk

2º.- 180 JEKER………………………………………..979Ptk.

3º.- 800 MIEKA………………………….……………956Ptk

 

PUNTUAZIO OROKORRA

PORRISTAK ETA DORTSALAK

 

 

 



Detect language » Hungarian

 

Detect language » Hungarian
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Porra Tour Etapa 19/21 Modane Valfréjus – Alpe-d’Huez 109.5 km

BIKEMAP

ALPE D´HUEZ (Streetview)

ETAPA:

1º.- ROLLAND Pierre 188 …………3h 13′ 25″

2º.- SANCHEZ Samuel 21 ……….……3h 13′ 39″ + 00′ 14″

3º.- CONTADOR Alberto 1… …….…..3h 13′ 48″ + 00′ 23″

4º.- VELITS Peter 179… ………………3h 14′ 22″ + 00′ 57″

5º.- EVANS Cadel 141 …..……………..3h 14′ 22″ + 00′ 57″

6º.- DE GENDT Thomas 203………. 3h 14′ 22″ + 00′ 57″

 

PORRISTAK:

 

1º.- 615 UNAI KAREAGA……………………956Ptk

2º.- 180 JEKER…………………………………939Ptk

3º.- 800 MIEKA………………………………..916Ptk

 

PUNTUAZIO OROKORRA

PORRISTAK ETA DORTSALAK

 

 

 

 

Detect language » Hungarian


Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Porra Tour Etapa 18/21 Pinerolo – Galibier Serre-Chevalier 200.5 km

 

 

BIKEMAP

COL AGNEL ( Streetview)

COL D´IZOARD (Streetview)

COL DU GALIBIER  ( Streetview )

 

ETAPA:

1º.- SCHLECK Andy 11 ……………   6h 07′ 56″

2º.- SCHLECK Frank 18 …………… 6h 10′ 03″ + 02′ 07″

3º.- EVANS Cadel 141………………  6h 10′ 11″ + 02′ 15″

4º.- BASSO Ivan 91 …………………. 6h 10′ 14″ + 02′ 18″

5º.- VOECKLER Thomas 181 …….6h 10′ 17″ + 02′ 21″

6º.- ROLLAND Pierre 188 ………..6h 10′ 23″ + 02′ 27″

 

PORRISTAK:

 

1º.- 615 UNAI KAREAGA.……………………….907Ptk

2º.- 180 JEKER…………………………………….890Ptk

3º.- 800 MIEKA……………………………………867Ptk

 

PUNTUAZIO OROKORRA

PORRISTAK ETA DORTSALAK

 

 

 


 

 

Detect language » Hungarian

 

 

Detect language » Hungarian
 

Detect language » Hungarian


Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Aristirekin elkarrizketa

Joan den zapatuan, uztailak 16an, Europako txapelketak ospatu ziren italiako Offida herrian eta bertan, Lokatza taldeko Mikel Aristi izan zen parte hartzen Espainiako selekzioak hautatuta. Azken itzuliraino aurreko taldean ibili ondoren, azken itzuli horretan, kontaktua galdu eta 68. postua eskuratu zuen. Ona hemen, berarekin izandako elkarrizketa eta jasotako inpresioak:

Esan, ze moduz Italia aldetik?

Oso ondo, esperientzia ikaragarria eta polita. Taldeki izan direnekin eta espedizioko beste pertsona guztiekin ere oso ondo. Jatekoa ere, batez ere pasta, oso ona, ikusten da nondik datorren jaki hori.

Lasterketa nola joan zen?

Gogorra, oso gogorra. Zirkuituak malda luze bat zuen eta hori bakarrik ez, helmuga eta helmugatik pasa ondoko ibilbidea ere goruntza zen. Gora beheratsua oso. Lasterketa aurreko hitzaldian, hautatzaileak tropeleko lehen postuak mantentzeko eskatu zigun, erorikoak saihesteko eta esfortzu gutxiago eskatzen duelako. Aldi berean, bakarrik inora ez juteko eskatu zigun, maila honetako lasterketetan esfortzuak ondo neurtu behar direlako. Jatekoa eta batez ere edana zaintzeko ere, beroa haundia izan zelako.

Eta zer moduz moldatu zínen?

Egia esan, azken itzulirarte nahiko ondo. Tropeleko lehen hogehi postuetan ibili nintzen lasterketa osoan azken itzulian ezik, bapatean indar gabe geratu nintzen. Alde batetik normala ikusten dut. Orain arte, 90 kilometrotatik gorako hiru – lau lasterketa besterik ez ditut lehiatu eta europako txapelketak 124 zituen. Anoi puntuetan ibiltzen nintzen lehen aldia ere izan zen eta ondo moldatu nintzen poltsa hartzen, ur potoak hartzen etb. beraz, alde horretatik ere pozik.

Beraz, esperientzia polita?

Ikaragarria. Oso ona. Benetako txirrindularitzaren maila zein den ikusteko aukera izan dut. Orain arte, Gipuzkoan edo Euskal Herrian haritu naiz, tarteta estatu mailan ere, baina ez dago konparatzerik. Italian, Europa oso txirrindulari onenak daude, errusiarrak, frantsesak, alemaniarrak, belgiarrak, italiarrak… eta denak, oso onak, denak aurrean egon nahi eta denak lekua lortu nahian.

Eta italiarrak hain argiak al dira?

Bai, bai. Joan aurretik, fama zuten eta han, hori horrela dela ikusi dut. Heldulekua sartzen. Nere taldekide izan den Fran Medinari sorbaldatik helduta lekua nola kentzen saiatu ziren ikusi nuen. Ukalondoak erabiltzen ere ikusi nituen. Heldulekua behin baino gehiagotan modu txarrez sartu zidaten. Hirugarrenean baina, ikasi nuen eta ez ziren gehiago saiatu. Alde horretatik, tentsioa eta aurrean egoteko dagoen benetako borroka nolakoa den ikasi dut. Orain Tourrean dauden erorikoen zergatia ulertzen dut, lasterketan zehar, eroriko mordo bat egon ziren, batez ere, lehen bi itzulietan eta gehienak, boxeetan erotzen ziren ur poto eta poltsengatik.

Hautatzaileak lasterketa ondoren zer esan zizun?

Zoriondu egin ninduen, ni eta taldekideak ere. Oso pozik zegoen, izan ere Miguel Ángel Benitok 9. postua lortu zuen eta Joaquin Torresek 16. Talde bezala itxura oso ona eman genuela adierazi zigun eta lasterketan zehar kokapen oso ona izan genuela.

Nola ikusten duzu beste herrialdeekiko zuek daukazuen maila?

Frantziarrak oso indartsu ikusi nituen. Bi domina lortu zituzten baina lasterketan zehar ere protagonista nagusiak izan ziren. Hala ere, maila hobea baino, esperientzia gehiago dutela esango nuke beste herrialdeetako txirrindulariek. Eurak beti daude nazioarteko lasterketetan parte hartzen, beraz, bidaietara eta ibilbide luzeetara ohituak daude.

Eta orain zer?

Asteburuan Gipuzkoako taldekako erlojuaren kontrako txapelketa daukagu eta iazko 3. postua hobetzea da asmoa. Ondoren, uztailak 27 eta 29 bitartean, Iruñerriko Itzulian egongo gara talde osoa eta ea iaz bezala, etaparen bat irabazterik daukagun.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Porra Tour Etapa 17/21 Gap Pinerolo 179 km

 

BIKEMAP

ETAPA:

1º.- HAGEN Edvald Boasson 114 …. 4h 18′ 00″

2º.- MOLLEMA Bauke 45 …………. 4h 18′ 40″ + 00′ 40″

3º.- CASAR Sandy 131 ………….….4h 18′ 50″ + 00′ 50″

4º.- EL FARES Julien 155 ………..…4h 18′ 50″ + 00′ 50″

5º.- CHAVANEL Sylvain 121 ……….4h 18′ 50″ + 00′ 50″

6º.- FOFONOV Dmitriy 63 …………..4h 19′ 10″ + 01′ 10″

 

PORRISTAK:

 

1º.- 615 UNAI KAREAGA…………………….……850Ptk

2º.- 985 KEPA…………………………………….……827Ptk

3º.- 180 JEKER..………………………………………820Ptk

 

PUNTUAZIO OROKORRA

PORRISTAK ETA DORTSALAK

 

 

 



Detect language » Hungarian


Detect language » Hungarian

Detect language » Hungarian
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jokin Etxabe 12. Torrent-en

Jokin Etxabe Sumofic – Lokatza taldeko txirrindulariak, pasa den asteburuan Valenciako Torrent herrian jokatu zen lasterketan hartu zuen parte eta bertan, 12. postua eskuratu zuen.

Lasterketako bideoa:
Trofeu Caixa Rural Torrent

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario