Italiatik heldu dira jokatzen hari diren Europako txapelketako emaitzak, eta jubenil mailako lasterketan, Mikel Aristi bergararra 68. postuan sailkatu da. Lasterketa osoa tropeleko aurreko posizioetan egin du eta azken itzulian ere, lehen taldean zegoen, baina, azken itzuli horretan lehen taldetxotik kontaktua galdu du eta helmugara iristea beste helburu ez du izan. Anekdota modura, Letoi eta Errusiar batekin gurutzatu du helmuga eta gipuzkoako itzulia irabazi zion Gran Ferguson eskoziarra ere bertan izan da.
Esperientzia izugarria izan dela komentatu digu, arratsalde batean ikasitakoa asko izan dela eta guztia asimilatzen zegoen. Tentsioa, ukalondoak sartzea, abiadura, beste hizkuntza batzuk erabili beharra, abituallamenduetako kaosa… azken finean beste mundu bat, orain harte korritutako lasterketen oso desberdina. Begiak zabaltzeko ere balio izan diola eta benetako txirrindularitza ezagutu duela. Gure lasterketetan topera jun ezkero lasterketa irabazi daiteke, hemen aldiz, topera joan beharra dago tropelaren abiadurari eusteko, adierazi digu. Beroa ere haundia izan dutela komentatu du dena den, Norvegiarrak edo Suediarrak ibiliko zirela bera baino okerrago beroari aurre egiteko, esan du barre artean.
Lasterketako irabazlea, Pierre – Henri Lecuisinier frantziarra izan da, bigarren Olivier Le Gac herrikidea eta iaz ibilbide berean munduko txapeldun bilakatu zena eta hirugarren, Loic Vliegen belgikarra. Aristiren taldekideak izan diren Miguel Angel Benito eta Joaquin Torren, 8. eta 16. sailkatu dira urrenez urren, taldeko hirugarren Aristi bera izan delarik.
Gaur atsaldean, Aztirian, jubenilek Aztirian izan dute zita eta bertan, Sumofic – Lokatza taldeko Hodei Orobengoa 3. postuan sailkatu da. Lasterketaren ibilbidea gogorra izan da, izan ere, guztira sei mendate puntuagarri izan dituzte eta helmuga, Aztiria auzoan bertan. Azken maldara, sei txirrindulari heldu dira eta Orobengoak egin du lehen selekzioa, Sergio Santamaria mexikarra eta Adrian Muriel, biak Laguntasuna taldekoak itsatzi zaizkio atzean. Ondoren, azken kilometroan, talde lana baliatu dute Hodei jokoz kanpo usteko. Dena den, pozik agertu da aurten lortzen duen hirug arren podiuma baita. Lasterketa berberean, Xabier Gallastegi eta Ion Aranzabal, 19 eta 20. sailkatu dira urrenez urren.
Bihar, arabako Puentelarra herrian, jubenil mailako Euskal Herriko txapelketa jokatuko da eta Sumofic – Lokatzako txirrindulariak bertan egongo dira, Ander Telleriak zuzenduta.
Bada, ez da Lokatzako txirrindulariak egongo diren lasterketa bakarra, bihar Valentziako Torrent herrian, Etxabe anaiak izango dira Trofeu Caixa Rural Torrent sarian parte hartzen.
Asteburu honetan jokatuko diren europako txapelketak, zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Esan, bertan, Lokatza taldeko Mikel Aristi bergararra izango dela parte hartzen jubenil mailako lasterketan, larunbatean, 14.00tik aurrera. Dena den, nahi duenak, hogeita hiru urtez azpikoen lasterketak jarraitzeko ere aukera egongo da. Ordutegiak ondorengoak izango dira: