Balmasedan eman zaio bukaera aurtengo Bizkaiko Itzuliari eta Mikel Aristi lokatzako txirrindulariak Euskaldun onenaren saria jaso du sailkapen nagusian lortu duen zazpigarren postuarekin. Gaurkoan, etapak bi sektore izan ditu, goizean, Galdamesen hasi eta bukatu den etapan, lasterketako protagonista nagusia, Aristi bera izan da, lehen kilometroetatik ihes egin du eta helmugako azken metroetan harrapatu dute hirugarren postua eskuratuz. Atsaldean berriz, 14 kilometroko erlojupekoa izan dute eta bertan, goizean egindako lanaren esfortzuak ordaindu ditu, dena den, Euskaldun onenaren mallot laranja jantzi du eta sailkapen nagusian 7. postua lortuta borobildu du protagonista izan den bizkaiko itzulia.
Orain, Europako txapelketari begira dago, errekuperatu eta astebete barru italian jokatuko den froga garrantsua korritzeko. Bada, zorionak Mikelendako lortutako emaitza onagatik eta sorte onena hurrengo asteko zitarako.
Egunotan jokatzen hari den Bizkaiko Biran, bigarren etapa ospatu ondoren, sailkapen nagusian, Aristi bigarren doa liderrarengandik segundu bakarrera. Gaurkoan etapa Markinan hasi eta bukatu da 40,8 km/h bataz besteko abiadurarekin. Lasterketa Gontzugaraiganen hasi da erabakitzen, helmugatik 30 kilometrora zegoen mendatean eta bertan, Miguel Ángel Benito, Francisco José Media eta Hector Saezek hartu dute aurre. Aristi esan duenez, lehenago berak jo du erasoa eta hiru hauen erasoak errekuperatzeko betarik gabe harrapatu du. Azkenean, hirurak aurrera joan dira eta Mikel Aristi lokatzako txirrindularia, bigarren talde baten geratu da. Talde horretan zegoen akordio faltak, bakarrik aurrera joateko erabakia hartzera bultazu du hirukotearen eta bere taldearen aldea minutu eta erdira igo denean.
Azkenean, helmugan, Mikel hirukoteagandik minutu eta 42 segundora heldu da, atzo berak 1,41 atera zion Benitori, beraz, segundo bategatik bigarren geratu da. Beste alde batetik, Medina eta Saezek lehen etapan 1,43 galdu zuten, hortaz, sailkapenean lau txirrndulari daude, bi segundutan. Aipatzekoa Aristik erakutsitako maila, aurretik selekzio kide izango dituen txirrindulariak eta espainiako txapelduna zeuden arren, bakarrean joan denean, aldeak mantentzea lortu du 15 kilometroko bakarkako lana egin ondoren. Azkenik, euskaldun onenaren saria eta maillota jantzi du.
Bizkaiko itzuliko lehen etapa jokatu da Balmaseda eta Muskiz bitartean. 80 kilometro eta tartean, Abellaneda eta Kobaron bitan. Dakizuen bezala, Lokatzako Mikel Aristi bertan da Markina Xemeningo taldean eta ez du asko falta izan, lasterketako garaipena lehiatzeko. Lasterketako lehen kilometroetan ihesaldi haundi bat egin da eta 2 minutuko aldea lortu du. Helmugarako 30 kilometro falta zirela, Aristik, tropeletik aurrera jo du beste lau lagunekin eta esprinta lehiatzen hari zirela harrapatu dituzte aurrekoak eta 11. postua eskuratu du. Lehen erreakzio amorruzkoa izan da, metro gutxi batzuk gehiago eta aurreratzeko aukera edukiko zuela adierazi du, indarrez heldu dela baina berandu. Dena den, hotzean, gustora dagoela ere esan du, izan ere, Bizkaiko Itzuliko sailkapen nagusia hamazazpi txirrindularik jokatuko dutela esan daiteke, besteek, minutu terditik gorako atzerapena izan baitute.
Bihar Markina – Markina izango da etapa eta 80 kilometroetan, Milloigane, ondoren Gontzugaraigane eta azkenik, berriz ere Milloigane helmugatik 8 kilometro eskasera. Ea ba, bihar sorterik duen eta garaipena lortzeko bidean dagoen. Gutxienez, birako indartsuenen artean dagoela erakutsi du.
Gipuzkoako itzulia irabazi berri duen Mikel Aristi Sumofic – Lokatza taldeko txirrindulariak, uztailak 7tik 10ra Bizkaiko itzulia korrituko du Markina – Xemeingo taldean utzita. Itzuli honek, lau etapa ditu, lehena Balmasedan hasi eta Muskizen amaituko da, bigarrena Markinan hasi eta bukatu. Ondoren, hirugarrena zapatuan, Lanestosan hasi eta bukatu hau ere eta azkenik, laugarrena sektore bikoitza edukiko du. Goizez Galdamesen hasi eta amaituko den 65 kilometroko etapa eta arratsaldez, Balmasedan egingo den 12 kilometroko erlojupekoa, profesionalek Euskal Herriko itzulian Zallan izan zuten erlojupekoaren antzerako ibilbidea, noski, motxagoa baina errepide berberean.
Bizkaiko Bira baina, Aristik, gorputzari Italian ospatuko diren Europako txapelketei begira azken estutua emateko baliatuko du. Azken pedal kolpea fintzeko eta Offidara puntuan heltzeko. Offida, Adriatikoaren ondoan dagoen herrixka bat da eta inguruan San Benedetto del Tronto moduko herriak daude besteak beste, Tirreno – Adriatiko UCI World Tour lasterketan hasiera eta amaiera izan ohi den herria.
Europako txapelketak, jubenil eta sub23 mailako txirrindulariendako izango da eta Mikelek jubenil mailan harituko da eta 124,2 kilometroko ibilbide gogorrari egin beharko dio aurre. Zirkuituak 13,8 kilometro ditu eta bederatzi itzuli eman beharko diote. Gogortasuna diogu, izan ere, zirkuituak bi malda garrantzitsu ditu, bata 2,5 kilometro eta %7ko pendintza eta bestea helmugako azken kilometro eta erdia eta hori guztia bederatzi aldiz gainditzea gogorra izango zaie, euskal herriko amateur mailako lasteketak baino gogorragoa izango da. Dena den, hautatuen artean egoteak zerbait bada eta berez, lasterketak eskatzen duen errespetuz baina bildur barik joango da bergararra.