Atzo Eibarreko San Juan saria ospatu zen eta garailea, ekain honetan hirugarrenez, Sumofic taldeko txirrindulari bat izan da gailea, kasu honetan, Mikel Aristi, denboraldiko hirugarren garaipena lortu duelarik eta taldeko bostgarrena. Lasterketak, 101 kilometro zituen eta 3 mendate puntuagarri, Lastur, Kalbario eta Unbe, helmuga bertan kokatuta zegoelarik.
Aristi, Asier Unanukin batera ihes egin zuen 20 kilometroaren inguruan eta Eibar arte biak batera joan ziren, azken igoeran baina, Aristik aurre hartu zuen eta minututik gorako abantaila lortu zuen.
Sumofic taldeko beste txirrindulariak ere, bikain haritu ziren, buru ziren bikotearen atzetik sortzen ziren taldetxo guztieta ordezkariak sartuz. Azkenean, Orobengoak atzetik aurrera egin eta 4. postua eskuratu zuen. Lizarraldek, bederatzigarrena eta Jokin etxabek 14. gorputzaldi ona erakutsi zuelarik, hurrengo astean hasiko den Gipuzkoako Itzulirako.
Taldeka, 14 segundogatik, bigarren geratu ziren, nahiz eta Caja Rural taldeak txirrindulari kopuru bikoitza duen.
Sailkapena:
1- Mikel Aristi (Sumofic) 2h 43′ 20»
2- Asier Unanue (Caja Rural) 1′ 10»ra
3- Iker Azkarate (Caja Rural) 3′ 05»ra
4- Hodei Orobengoa (Sumofic) 3′ 49»ra
9- Eneko Lizarralde (Sumofic) 4′ 50»ra
14- Jokin Etxabe (Sumofic) 6′ 55»ra
41- Jon Aranzabal 10’30»ra
Mendiko Saria:
Mikel Aristi (Sumofic)