Anoetatik Segurara, Sumofic protagonista.

Aurreko asteburuan gertatu bezala, pasa den domekan ere, Sumofic – Lokatzako txirrindulariak izan dira Seguran ospatu den lasterketako protagonista nagusiak. Lasterketa hasieran, boskote batek tropela aurre hartu zion eta bertan, Eneko Lizarralde zegoen. Ihesaldak denbora handitu zuen poliki poliki minutu eta erdiko diferentzia lortu arte. Boskote horretatik, txirrindulari batzuk atzera egin zuten mendateak igotzen hasi zirenean eta atzetik aurrera, besteak beste, Hodei Orobengoa heldu zen. Aurreko taldetxoaren artean eta tropelaren artean egin zen beste taldetxo baten ere, Jokin Etxabe sartu zen.

Azkeneko bi mendateak falta zirela, Enekok, erasoa jo zuen eta 20 kilometroko bakarkako lanari ekin zion, Segurako helmugan, Tim Roig nafarrari 12 segundo aterata eta Hodei Orobengoa taldekideari, minutu eta hamabi segundo. Beraz, asteburu honetan ere, Lokatzako gazteak, lehenego eta hirugarren postua lortu zuten eta taldeka, hirugarren postua. Enekok, lasterketaz gain, mendiko saria irabazi zuen, lasterketak zituen lau mendateetan beraz izan baitzen lehena.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Mikel Aristi selekzioarekin egon da kontzentraturik

Joan den asteburuan, Sumofic – Lokatza taldeko Mikel Aristi, jubenil mailako Espainiako selekzioarekin kontzentraturik egon da eta bertan, afizionatu mailako bi lasterketetan lehiatu ditu, zapatuan Beasainen eta domekan Ataunen.

Beasainen, 34. postua eskuratu zuen bederatzigarren postua jokatu zen taldetxoan helduta. Aipatu ere, ibilbideak 5 mendate puntuagarri zituela eta 122 kilometro luze, gainera, 43,62 Km/h bataz bestekoarekin. Jubenil mailako txirrindularientzat gogorra dirudien arren, Europako eta munduko txapelketetan aurkituko dituzten ibilbideak hauek baino gogorragoak dira, beraz, berauek prestatzeko primera etorri zaizkie.

Ataunen berriz, 5 kilometrorako hogei laguneko ihesaldia sortu zen eta 90. kilometroan, trafikoko arduradunak, pelotoia lasterketatik kanporatzea erabaki zuen, aldea 7minututik gorakoa zelako eta Mikel bertan zegoen. Dena den, 90 kilometro horiek 41 km/h bataz bestekoan egin zituen tropelak eta aurrez esan bezala, prestaketa bezala, primeran etorri zaio.

Aristiren hitzetan, esprientzia eta sentzazioak oso positiboak izan dira egun hauetan eta hurrengo lasterketei begira, prestaketa ona egin du.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Anoetako lasterketaren erreportajea

Tolosaldeko 28 Kanala telebistak eginiko erreportajea

Oriakoren lasterketa ona from 28 Kanala on Vimeo.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lokatzako txokoa 16. zbk

Lokatzako Txokoa 16 zbk

 

Lokatzako txokoa 16. zbk

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Asteburu borobila

Joan den asteburuan, Lokatzako jubenilak emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Lehendabizi, Lokatzak berak antolatutako Euskal Herriko erljuaren kontrako txapelketan parte hartu zuten, Mikel Aristi eta Eneko Lizarraldek. Lehenegoak 5. postua eskuratu zuen eta Lizarraldek 6. Emaitza bikaina eta pozgarria, izan ere, egun bat lehenago parte hartzea ez zuten zihurra.

Euskal Herriko erlojuaren kontrako txapelketako sailkapena:

1- Aitor Rey (Aosa Olarra)

2- Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi)

3- Asier Unanue (Cajar Rural)

4- Luis Pascual (Peña Roya)

5- Mikel Aristi (Sumofic)

6- Eneko Lizarralde (Sumofic)

 

Ondoren, domekan, Anoetan haritu ziren Sumofic-eko mutilak gipuzkoako challengeko proban. Hasieratik izan ziren protagonista, izan ere, lehen kilometroetan ihesaldi bat egin zen eta bertan, Mikel Aristi, Jokin Etxabe, Eneko Lizarralde eta Hodei Orobengoa sartu ziren. Azken mendatean, helmugatik 15 kilometrora, Aristi gogor jo zuen aurrera eta ihesaldiko lagunak ezin izan zioten eutsi eta minututik gorako errentarekin heldu zen helmugara. Ondoren laukote bat iritsi zen eta Orobengoak 3. postua eskuratu zuen Sumofic-endako podiuma osatuz. Baina ez zen hor bukatu Lokatzako gazteen nagusitasuna. Taldekako sailkapenean ere nagusitu ziren bigarren taldeari, ia bost minutu atereaz.

Anoetako sailkapena:

1- Mikel Aristi  (Sumofic) 2:04:03

2- Asier Gandarias (Caja Rural) 1′ 09″ ra

3- Hodei Orobengoa (Sumofic) 1′ 09″ ra

—-

7- Eneko Lizarralde (Sumofic) 2′ 29″ra

—-

13- Jokin Etxabe (Sumofic) 6′ 05″ra

 

Taldekako sailkapena:

1- Sumofic – Lokatza 6h 15′ 47″

2- Caja Rural 6h 20′ 33″

3- Alimco 6h 27′ 07″

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Gipuzkoako Erlojuarenkontrako txapelketa izan zuten Aizarnazabalen

Lasterketari buruzko berria eta erreportaje zabala Goienako web orrian. Ondorengo lnkean:

http://goiena.net/albisteak/euskal-herriko-erlojupekoa-bihar-atuan-bergaran/

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lokatzako txokoa 15. zbk

Lokatzako txokoa 15. zbk

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Asteburu bikoitza Legorreta eta Urduñan

Asteburuan lokatzako gazteak zapatu eta domekan izan
zituzten lasterketak. Lehena legorretan izan zen. Guztira, 87 kilometro eta
hiru mendate puntuagarri zituen, bitan Larraitz eta behin Gaintza. Proban
Sumofic-eko Mikel Aristik, 6. postua eskuratu zuen azken kilometroetan atzetik
aurrerako lana egin ostean. Horukote batek aurre hartu zuen eta ondoren,
Aristiren taldetxoa helmugaratu zen. Irabazlea, Asier Gandarias izan zen.

Ondoren, domekan, Sumofic-eko txrrindulariak, Euskal
Herria Torneoko hrugarren proba puntuagarrian parte hartu zuten. Kasu honetan,
bakarko erlojupekoa izan zen eta Lokatzak hiru ordezkari izan zituen.
Lasterketa hasi aurretik, Eneko Lizarralde torneoko bigarren postuan zegoen eta
lasterketa amaitu ostean, sailkapeneko lehen sailkatuak tartea handitu arren,
Lizarraldek bigarren postua mantentzen du, laugarren esta azken proban,
sailkapena irabazteko aukerak mantentzen dituelarik.

Erlojupekoa, eguraldiak baldintzatu zuen, izan ere,
lehenengo irten zrenak, eguraldi ona eta haizerik gabekoa izan zuten. Aldiz,
azken tandan irten zirenak, lokatzako hirurak (Aristi, Orobengoa eta
Lizarralde), sekulako haize boladak jasan behar izan zuten, beraz, nahiz eta
postu onak lortu, hobeak lortzeko aukera galdu zuten. Eguraldia hainbeste
aldatu zen. non azken txirrindulariak ia bota zituen bide bazterrera zegoen
haize bortitzak.

Lasterketako sailkapena:

 

1.- Luis Pascual

2.- Asier Unanue

3.- Aitor Rey

11.- Eneko Lizarralde (Sumofic)

22.- Mikel Aristi (Sumofic)

37.- Hodei Orobengoa (Sumofic)

 

Euskal Herria Torneoko sailkapena

 

1.- Aitor Rey

2.- Eneko Lizarralde

3.- Asier Unanue

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Erlojupekoen astea

Hurrengo asteburuan hasi eta aste baten barruan, Lokatzako gazte mailako txirrindulariek hiru erlojupekotan lehiatzeko aukera izango dute. Lehenabizikoa maiatzaren 29an, domekan, izango da Urduñan, Bizkaia. Proba hau, Euskal Herria Torneorako puntuagarria izango da eta sailkapenean bigarren, Sumofic-eko Eneko Lizarralde aurkitzen da, Oreretan lortu zuen garaipenaren ondoren.

Uruñako zitaren ondoren, asteazkenean eta hilabeteko lehenego egunarekin batera, Aizarnazabalen disziplina honetako Gipuzkoako txapelketa ospatuko da, ezagunagoa den Gervais Oroitzarrea. Proba honetarako, aurretik lasterketa ezberdinetan lortutako postuen arabera lehenego hamabostak parte hartzen dute, eta Sumofic Lokatzako lau txirrindulari sailkatu dira bertan lehiatzeko, ia herena.

Azkenik, ekainaren 4ean, ibarrean bertan Lokatzak antolatuta, Bergaran Euskal Herriko erlojuaren kontrako txapelketa ospatuko da. Lasterketa honetarako, Lokatzakoek Gervais Oroitzarrean irabazi beharko dute parte hartzeko txartela, izan ere, lurralde bakoitzeko lau txirrindularik korritzen dute, guztira hamaisei txirrindulari izango direlarik.

Hiru probetarako, Sumofc-eko txirrindulariak, gogotsu eta esperantzaz beterik daude. Beraiendako maitza azterketa garai delarik, proba hauek prestatzeko aukera haundirik ez dute izan, dena den, iazko denboraldian eta dagoeneko ospatu diren lasterketak ikusirik, Sumoficeko txirrindulariak aurrean ikustea espero da eta batez ere, beraien formakuntzan oso interesgarrian den disziplina baten lehiatzea eta esperientzia hartzea, ez baita erreza gazte mailan erlojupekoak lehiatzea. Hortaz, ikasbide berri bat Lokatzako gazteentzat.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Aristi, Gipuzkoako Txapelduna

Mutrikun ospatu den lasterketan, beste behin, Sumofic-eko txirrindulariak izan dira lasterketako protagonistetakoak. Mutrikuko proba bizi bizi hasi da, erasoa erasoaren atzetik eta tartea zabaldu ezinda guztiek. Azkenik baina, Osintxuko bira ematen, 23 txirrindularik tropelari aurre hartu diote eta besteak beste, Lokatzako Eneko Lizarralde, Hodei Orobengoa eta Mikel Aristi egon dira. Hala ere, taldea haundia izatean, ez dira ondo konpondu baina tropelak ere, lanerako borondate gutxi erakutzi du, izan ere, faborito guztiak bertan baitzeuden.

Horrela igaro dira, Kalbario lehen aldiz igotzen hasi arteko kilometroak. Behin Kalbario igotzen hasi direnean, aurrean zihoan taldea sakabanatzen hasi da eta Sumofic-ekoak, lasterketa burutik gertu mantendu dira, une garrantzitsuenetan egon behar zuten lekuan zeudelarik. Kalbarioko azken igoeran, azken banaketa egin da eta bederatzikote bat egin da buruan, non Lokatzak, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi izan dituen.

Azkenean, Debatik Mutrikura dihoan sasiordekan, lehendabizi Enekok jo du eta metro batzuk hartu arren, ez diote utzi tarte haundirik zabaltzen. Ondoren, Aristik jo du eta dozena erdi segundu lortuta, azkeneko 5 kilometroak muturrean mantentzea lortu du, Mutrikuko helmugan lehen postuan helmugaratzeko eta Gipuzkoako txapela lortzeko.

Baina, ez da taldeko azpimarratzeko bakarra, Lizarralde laugarrena sartu da eta Orobengoa hamahirugarrena. Taldeka bigarren postua eskuratu dute nahiz eta talderen batzuk txirrindulari kopuru bikoitza izan.

Publicado en 2010, Jubenilak 2011, Sin categoría | Deja un comentario