Protagonista nagusiak, emaitzarik gabe

Asteburu honetan, Sumofic – Lokatzako txirrindulariak protagonista izan dira parte hartu duten lasterketa guztietan. Lehendabizi, kadeteek izan zuten zita Labegaraietan, IL. Labegaraietako sarian, 16.00tan hasi zen lasterketan 91 txirrindularik ekin zioten aurreikusitako 63 kilometroak burutzeko. Bertan izan ziren lokatzak kadete mailan dituen zazpi txirrindulariak. Lasterketa maila honetan beti gertatzen den bezala, abiadura bizian eta gogotsu hasi zuten guztiek. Hainbat ihesaldi txiki egon ziren eta guztietan, Sumofic-eko txirrindulariren bat zegoen. Azkenik, srpintean amaitu zen lasterketa Jon Sanchez Donostiarrak, lokatzako Urzti Muguruza antzuolarrari aurre hartuz. Julen Irizar eta Txomin Larrañaga, azken bihurgunean erorikoa izan zuten, tropeleko lehen postuetan zihoazela.

IL LABEGARAIETAKO SARIA

Domekan berriz, jubenilen txanda iritsi zen Elgoibarren, eta bertan, Lokatzak, 11 txirrindulari aurkeztu zituen irteeran. Guztira 93 kilometro eta 150 txirrindulari. Gipuzkoako taldeez gain, arabako, bizkaiko, kantabriako eta Gaztela Leongo taldeak izan ziren. Azken hauek, maila haundiko taldeak ziren, hala ere, Sumofic-eko gazteak aurten badakite zer den talde indartsu horien kontra korritzea izan ere, Espainiako Kopan izan direnean, aurkitu dituzte taldeetako batzuk etorri baitziren. Lasterketa bizi bizi irten zen (42,23km/h, bataz beste) eta ihesaldiak egitea oso saila zen. Lokatzako gazteak baina, talde taktika erabili zuten eta lasterketako momentu garrantsitsuenean, aurreratu zen bostkote batean, hiru txirrindulari (Mikel Aristi, Hodei Orobengoa, Eneko Lizarralde) sartu zituen eta 15 kilometros aurrean mantendu ziren, pelotoitik, talde indartsuenak tiraka zebiltzan arren. Debatik, Mutrikura bidean, Aristik eta Orobengoak, bakarreko lana hasi zuten eta Kalbarioko lehen maldak ere segundu gutxi batzurekin hasi zuten. Azkenik, egindako lanak ondorioak izan zuen eta ezin izan zuten faboritoekin egon. Dena den, aurten Espainiako Kopan izandako esperientzia agerian utzi zuten gipuzkoarren aurrean, izan ere, Aristi 3.gipuzkoar sailkatu zen eta Orobengoa 4.eta taldeka lehen euskal taldea izan zen Sumofic. Horretaz gain, egin zuten ihesaldia, Euskal ordezkaritza bakarrenetakoa izan zen lasterketa osoan zehar. Beraz, beste behin, kanpoan izandako esperientzia goraipatu behar da.

Publicado en Jubenilak 2011, Kadetak 2011, Labegaraietako saria, Podiumnak | Deja un comentario

Webgunea berrizten ari gara!

Barkatu eragozpenak. Hurrengo egunetan web gunea martxan izango dugu.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario