OHIKO BATZAR OROKORRA

Kaixo  bazkide,

Urtarrilaren 25ean, Bergarako Irizar Jauregian, arratsaldeko 18:30an lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean, ondoko gai zerrenda hau azaldu eta ondo baderitzo onartuko da:

1- Lehendakariaren agurra.

2- Aurreko Jardunaldiko akta irakurri eta onartu.

3- 2017ko Lokatzako jardunak.

4- 2018ko Lokatzako jardunak. Lasterketen murrizketa.

5- Lokalaren erosketa. Kredituaren azalpena.

6- Zuzendaritza Batzorde berriaren onespena.

7- Eskari erantzunak.

Eskerrik asko.

Ion Unamuno,

LOKATZA ZEko lehendakaria

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jokin Etxabek Interpro Stradalli talde profesionalarekin arituko da 2018-an

2018- urtea hasi berri, Gipuzkoako txirrindularitzak albiste ona izan du. Jokin Etxabarrek hurrengo denboraldia Interpro Stradalli Txirrindulari Akademian egingo du , 2006an sortutako Frantzia eta Japoniako arteko talde kontientalean.

 

Bergarako txirrindulariak, aurreko denboraldian,  Aevolo American Cycling Team-en profesionalean aritu zen, Seguros Bilbao taldetik iritsita. Abenduaren 31ean kontratua amaitu zuen baina zurrumurruek 2018erako Interpro Stradalli taldean jartzen zuten: «Urte berri bat eta ilusioa oso garrantzitsua da niretzat», esan du bergararrak bere sare sozialetan, taldearekin sinadura iragarri ondoren. «2018an Interpro Txirrindularitza Zirkuituaren taldea izango naiz. Ilusio eta gogoz betea, txirrindulari profesional gisa urrats gehiago egingo ditut. Eskerrik asko Aevolo 2017-an ondo tratatzearren eta txirrindulari gisa hazteko aukera ematearren».

23 urterekin, Etxabek profesionalen pelotoian jarraitzen du, lasterketak Asian nagusi izango dituen arren, Interpro Stradalli-ren programan besteak beste hurrengo lasterketak izango dira: Herald Sun Tour (Australia), Filipinetako Tourra, Trophée du Prince  Marokon edo Loire Atlantique klasikoa eta Cholet Pays de la Loire Frantzian. Vuelta a Castilla y León eta Vuelta a Asturias ere bere egutegia sartuzeko aukera egongo da.

+ info: www.mundodeportivo.com

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Porra Tour 2017

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 1, 2017ko TOURRA hasiko da alemaniako Düsseldorf hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da Düsseldorf-ko irteeran. 21 etapetan, Alemaniatik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 23an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 2-ekoa (igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 3-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

Koxkor Okindegian

 

BERGARA>>

USOA Taberna: 943 76 38 57

ARRANO Taberna: 943 76 01 02 54  @ArranoBergara

 

Larunbatean (uztailak 1), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

 

Detect language » Hungarian

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Beñat Etxabe bigarren Urraki-n

Manuel Sola-k (Caja Rural) irabazi zuen atzo Azpeitin ospatu zen Urraki-ra igoera. Granadakoa, bakarrik heldu zen helmugara,  Beñat Etxabe (Gomur) bergararraren eta Martí Márquez (Lizarte)-ren aurretik. Sola-k palmaresean Movistar taldean dabilen Richard Carapaz-i hartu dio testigua.

Sola Lokatzako kidea izandako Beñat Etxabe-ri (Gomur) gailendu zitzaion eta bere lehen garaipena ekidin zuen. Beñatek garaipena ia eskuetan izan zuen, baina andaluziarraren azken erasoari ezin izan zion eutsi. Urrakiko igoerak gipuzkoar kolorea izan zuen, izan ere, lehen 10 txirrindularietatik, lau gipuzkaorrak izan ziren.

 

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Jokin Etxabe profesional mailara Aevolo Cycling Team-ekin

Duela egun batzuk iritsi zen AEBtako dei erabakigarria, Aevolo Cycling Team taldearen eskaintza serioa. Eta Etxabek ez du aukera ihes egiten utzi. 

Jokin Etxabe AEBtako Aevolo Cycling Team-ean lehiatuko da datorren urtean: «Handia da gero, 22 urterekin eta taldeko beteranoena izango naiz», dio. Azken hilabeteotan helburu finko barik ibili da bizikleta gainean, lasterketak noiz hasiko zituen jakin barik. Orain badaki martxorako indartsu egon beharko duela, hori eskatu diote taldeko zuzendariek. Hori horrela, urtarrilaren 9an izango du taldearekin lehenengo hartu-emana, Las Vegasen. «Bost egun egingo ditugu bertan. Taldekideak ezagutu, erabiliko dugun materiala ezagutu… Askoz ere gehiagorako ez du emango». Baina, otsailean egonaldi luzeagoa egingo du: «Los Angelesen 20 egunetako kontzentrazioa izango dugu, eta hor bai, elkarrekin entrenatuko dugu». 

Atlantikoaren alde batetik bestera

Aldaketa handia izango da, amateur mailako lasterketa garrantzitsuena etxean izatetik –Gorlako Igoera– Atlantikoa zeharkatzera pasako da Etxabe. Orain arte anaiarekin –Beñat Etxabe– partekatu ditu bizikleta gaineko esperientzia gehienak, kilometro asko partekatu dituzte. Orain, bakoitzaren kirol ibilbideak banatu egingo dira: «Baina urtean zehar batera entrenatzen jarraituko dugu, ni bueltaka ibiliko naizelako. Azkenean, bi hilean behin etxera etorriko naiz ni». Beñat Etxabek ez du profesionaletara salto egiterik izan, baina urte polita du aurretik: «Kantabriako Gomur taldeak fitxatu du, amateur mailan Espainiako talde onena izendatu dute, eta aurten bost ziklista igo dituzte profesionaletara. Esperientziadun jende barik geratu dira, eta anaiari leku hori betetzea egokituko zaio, taldeko erreferenteetako bat izango da. Batek daki, gauzak ondo egiten baditugu baliteke etorkizunean ostera ere bion bideak elkartzea».

 

Kirol eskaintza polita

Bergarakoak uste du aurten erakutsitako erregulartasunagatik, eta Espainiako selekzioarekin kanpoan egin dituen lasterketa txukunengatik bota diotela begia amerikarrek –aurten 14 lasterketa egun egin ditu 23 urtez azpiko selekzioarekin–. Bada, Aevolo Cycling Team World Tour mailako Cannondale-Drapac taldeko bigarren taldea da: «Filial modukoa da, Australian daukate talde bat, eta AEBtan bestea. Euren asmoa formazioa da, talde oso gaztea izango gara baina AEBtako lasterketa garrantzitsuenetan hartuko dugu parte, esaterako, Kaliforniako Itzulian. Guztira 80 egun inguru lehiatuko naiz, oso egutegi ona da hori, eta kirol eskaintza polita delako hartu dut hara joateko erabakia».

Bosgarren debagoiendarra

Bada, txirrindularitza krisian egongo da, inoiz baino gaitzagoa izango da gora salto egitea, baina aurten dagoeneko bi txirrindularik eman dute jauzi hori –Julen Irizarrek eta Jokin Etxabek– eta konturatu orduko bailarako bost ziklista izango ditugu maila profesionalean: Markel Irizar (Trek-Segafredo), Mikel Aristi (Delko-Marseille Provence KTM), Eneko Lizarralde (Euskadi-Murias), Julen Irizar (Euskadi Murias) eta Jokin Etxabe (Aevolo Cycling Team).

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Julen Irizar bergararra Murias taldea indartzera

Lokatza Ziklismo Eskolan hezitako Julen Irizar bergararrak beste aurrerapauso bat eman eta Murias taldean egingo du datorren hilabetea, stagiere moduan. Irizarrek egindako adierazpenen arabera, amets bat betetzeko lehenengo pauso bat da. «Ilusio handia egiten dit profesional mailan parte-hartzeak eta etxeko taldean lekutxo bat edukitzeak».

Taldeak, uztailak 31-an Getxoko 71. Zirkuitoan parte hartuko duela konfirmatu du eta baita ere abuztuak 2-tik 6-ra Burgos-eko Itzulian izango dela.

Julen Irizar twitter bidez jarraitu dezakezu: @juliri95

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Lokatza Porra Tour 2016

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 2, 2016ko TOURRA hasiko da frantziako Mont-Saint-Michel hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da La Manche-ko irteeran. 21 etapetan, Mont-Saint-Michel-etik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 24an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 3-ekoa (igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 3-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

 

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso ta entregatu APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

Koxkor Okindegian

 

BERGARA>>

USOA Taberna: 943 76 38 57

ARRANO Taberna: 943 76 01 02 54 @ArranoBergara

 

Larunbatean (uztailak 2), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

 

Detect language » Hungarian

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

LIII. LABEGARAIETAKO SARIA (Jubenilak)

Igandean, maiatzak 1, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, LIII. LABEGARAIETAKO SARIA (Jubenilak) ospatuko da atsaldeko 16:00-tan.

 

Ibilbidea, Labegaraieta eta Osintxu artean garatuko da eta nahiko laua izango da orokorrean, azken kilometroetan Embalan 3 -Basalgoko gaina igo beharko dutelarik.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

XLII. GORLARA IGOERA – PEUGEOT ETORMOBIL SARI NAGUSIA (Sub 23)

Igandean, martxoak 20, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLII. GORLARA IGOERA – PEUGEOT ETORMOBIL SARI NAGUSIA ospatuko da goizeko 10:00-tan. Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga, Oñati eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.

Aurreko urteko garailea, Jonathan Lastra (CAJA RURAL-SEGUROS RGA ). Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorlaetormobil hashtag-aren bitartez.

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Batzarra eta 2016 denboraldi zikloturistari hasiera

Agur t’erdi zikloturista,

Hurrengo martxoaren 3ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Irizar jauregian egingo den batzar informalera gonbidatzen zaitugu. Bertan, ibilbide eta aktibitate berriak proposatzeko edo gaur egun egiten diren gauzekin desadostasuna aurkezteko aukera izango duzu. Hau dena, gure zikloturista sailaren funtzionamendua hobetzeko helburuarekin.

Bestalde, hurrengo igandean (martxoak 6an) hasiko da gure irteera egutegia Dorletako Amari lore eskaintzarekin.

Martxoak 6-ko irteera plana:

  • 9:00-tan San Martin plazatik bizikletan irteera Arlabanen aurkitzen den Dorletako Amaraino.
  • 10:15 aldera lora eskaintza eta talde argazkia.
  • 11:15 aldera Bergaran hamaiketakoa.

Irteeran, klubeko kotxea izango dugu taldekoei asistentzia emateko. Oraindik sasoiko egon ez arren, irteerara etortzera gonbidatzen zaitugu, gure helburua elkartzea bait da. Bizikleta hartzera animatzen ez bazara, hamaiketakora bentzat ez faltatu!

Hurrengo ostegunean eta igandean elkar ikusiko garelakoan,

Garikoitz Arregi.

Zikloturismo sailaren arduraduna

 

_________________________________________________________

 

 

Estimado cicloturista,

El próximo día 3 de marzo, jueves, a las 19:00 en el palacio Irizar, te proponemos una reunión informal en la que podrás proponer nuevos recorridos para salidas, nuevas actividades o mostrar la disconformidad con otros puntos que actualmente están en vigor con el objetivo de mejorar el funcionamiento de la sección cicloturista.

Por otro lado, el domingo que viene, 6 de marzo, iniciaremos nuestro calendario de salidas con la tradicional ofrenda floral a la virgen de Dorleta.

Plan de la salida del 6 de marzo:

  • A las 9:00 salida desde la plaza San Martin a Arlaban, donde se encuentra la virgen de Dorleta.
  • Sobre las 10:15 ofrenda floral y foto de equipo.
  • Sobre las 11:15, tras volver a Bergara, habrá un hamaiketako.

En la salida estaréis asistidos por el coche del club. Aunque todavía no estés en forma, te invitamos a que tomes parte en la salida, ya que el objetivo es juntarnos todos los cicloturistas. Si no te animas a coger la bicicleta, por lo menos no faltes al hamaiketako!

Esperando que nos veamos el jueves y el domingo,

Garikoitz Arregi.

Responsable sección cicloturista

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario