Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 4, 2015ko TOURRA hasiko da herbeheretako Utrecht hirian.
Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.
Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da herbeheretako irteeran. 21 etapetan, Utrecht-etik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 26an izango delarik.
Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 5-ekoa (igandea) izango da.
PORRA-ko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 5-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.
TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)
Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.
Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lahenengo 3 sailkatuek saria izango dute.
NON jaso ta entregatu APOSTU PAPERAK??
ANTZUOLA>>
ALTZARTE Okindegia: 943 76 62 94
BERGARA>>
USOA Taberna: 943 76 38 57
ARRANO Taberna: 943 76 01 02 54 @ArranoBergara
Larunbatean (uztailak 4), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.
Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.
Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.
Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!
Laister arte
LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA
Afrikaans Albanian Arabic Armenian Azerbaijani Basque Belarusian Bulgarian Catalan Chinese (Simplified) Chinese (Traditional) Croatian Czech Danish Detect language Dutch English Estonian Filipino Finnish French Galician Georgian German Greek Haitian Creole Hebrew Hindi Hungarian Icelandic Indonesian Irish Italian Japanese Korean Latin Latvian Lithuanian Macedonian Malay Maltese Norwegian Persian Polish Portuguese Romanian Russian Serbian Slovak Slovenian Spanish Swahili Swedish Thai Turkish Ukrainian Urdu Vietnamese Welsh Yiddish ⇄
Afrikaans Albanian Arabic Armenian Azerbaijani Basque Belarusian Bulgarian Catalan Chinese (Simplified) Chinese (Traditional) Croatian Czech Danish Dutch English Estonian Filipino Finnish French Galician Georgian German Greek Haitian Creole Hebrew Hindi Hungarian Icelandic Indonesian Irish Italian Japanese Korean Latin Latvian Lithuanian Macedonian Malay Maltese Norwegian Persian Polish Portuguese Romanian Russian Serbian Slovak Slovenian Spanish Swahili Swedish Thai Turkish Ukrainian Urdu Vietnamese Welsh Yiddish
Detect language » Hungarian