Igandean, martxoak 29, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLI. GORLAKO IGOERA – PEUGEOT ETORMOBIL SARI NAGUSIA ospatuko da goizeko 10:00-tan.
Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga, Oñati eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.
Aurreko urteko garailea, Arnau Sole (CAJA RURAL-SEGUROS RGA ).
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorla hashtag-aren bitartez.
Azken 50 urte hauetan Donostiako belodromoak era guztietako ikuskizun eta ekintzen lekuko izan da, egunkarien lehen orrietan agetu da eta Gipuzkoarren elkar gunea izan da.
Belodromoan bizi izan diren ekintza guztien artean pistako txirrindularitzakoak aipagarrienetakoak izan dira, 30 urtez kirol erreferentzia bat izan direlarik. Horrela izanik, «Euskadiko 6 Orduekin» munduko txirrindulari hoberenak iritsi ziren Gipuzkoara.
2015. urtean eta belodromoaren 50. urteurrena aintzat hartuz, pistako txirrindularitzarentzat garai berri bat hasten da, munduko pister onenekin eta gaur egungo probetan lehian arituz, eguneratutako proba harrigarri eta dibertigarriekin. Munduko Pistako txapelketa eta Londoneko Revolution Series-en ondoren ikuskizuna ziurtatuta dago.
Gainera, ezin ditugu alde batera utzi musika, umore, eta akrobaziak, 4 ordutako festa honetara gerturatuko diren gazte eta heldu guztiak girotuko dituzten ikuskizunak.
SARRERAK
Lokatza Ziklismo Eskolaren bitartez Anoeta 4 Ordu-ko sarrerak lortu ahalko dituzu.
Eskaria eta ingresoaren justifikantea (Laboral Kutxa: ES93 3035 0009 17 0090015887) lokatza_ze@hotmail.com -era bidaltzearekin nahikoa izango da.
Bestalde, Bergaratik Belodromora joateko autobusa antolatuko du Lokatzak, beraz, interesa eduki ezkero, izena emanteaz ez ahaztu!
Imanol Albisua-ri suertatu zaio gabonetako zozketako lehengo saria (1000€ eta Biciprecisión Igartua-k emandako MTB bizikleta) 3437 zenbakiaren boletoa bait zeukan. Bigarren saria, 2845 zenbakiarekin, Aitor Eraña-rentzat izan da (500€ eta Zumelaga jatetxean 2 lagunentzako afaria)
Zumelaga Jatetxea: www.zumelaga.com
Biciprecisión Igartua: www.biciprecisionigartua.com
Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak urteko Batzar Nagusia urtarrilaren 20ean egingo du. Bi deialdi egingo dira, lehena 18:30ean eta bigarrena 19:00etan, Irizar Jauregiko bilera gelan. Jarraian, aztertuko diren gaien zerrenda:
Gai Zerrenda
– Aurreko akta irakurtzea eta onartzea
– Diru kontuak:
− Kirol gaiak:
− Galdera eta eskaerak.
Bertan elkar agurtzeko aukera izango dugulakoan,
Ion Unamuno Lekuona Lokatza Z.E.-ko lehendakariaAgur t´erdi zikloturista,
Idatzi honen bitartez 2015ko lizentziak nola tramitatuko ditugun azalduko dizugu.
Gaurtik abenduaren 15a arte.
Epe horren barruan zure datu pertsonalak, kontu korrontea edota lizentzia mota aldatu nahi badituzu, horren berri eman beharko diguzu.
Aldaketen berri ematen ez badiguzu, datuak ondo ditugula eta lizentzia ateratzeko interesa duzula ulertuko dugu.
Abenduaren 19a.
Eman diguzun kontu korrontetik 2015ko lizentzia zikloturista (95€) eta 2015ko bazkide kuota (15€) kobratuko dizugu.
Abenduaren 22ean.
Federazioan zure lizentzia tramitatuko dugu, urtarrilaren 1ean indarrean eta prest eduki dezazun.
Urtarrilak 1etik aurrera posta arruntaren bidez bidaliko dizugu zure lizentzia txartela.
Argibide gehiagorako edo/eta datuak berritzeko lokatza_ze@hotmail.com helbidera jo dezakezu.
Lokatza Z.E.
Ostegunean, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi txirrindulari profesionalek, zozketako zenbaki sarituak aukeratu zituzten Bergarako udaletxean.
Zenbaki sarituak, 1403 eta 1457 izan ziren
1. Saria (1403 zenbakia): 2 pertsonendako «Debagoiena Menua» LASA jatetxean + Bi gau (gosaria barne) LAMAINO ETXEBERRI nekazalturismoan (Bergara)
2. Saria (1457 zenbakia): GAITTAO harakinen produktu sorta bat.
ERAKUSKETA + BAZKARI HERRIKOIA
Urriaren 20ko 18:00etan hasita eta Azaroaren 20 arte, «1975-2014 Gorlako Igoerako 40 edizio» albiste, kronika, artikulu eta argazki ERAKUSKETA izango dugu Udaletxeko Pleno aretoan.
1º SARIA : 751 IXAJAI IV ……………………1.321 Pts.
2º SARIA : 729 UNAI – GORKA III …………..1.315 Pts.
3º SARIA : 850 OLISSUAIN 4 …………………….1.315 Pts.
ZABALA JATETXEA SARIA : 713 EÑAUT ……….1.119 Pts.
LEHEN EUSKALDUNA SARIA : 585 PEDRO-J. MARI-GOTZON
GAITTAO HARATEGIA SARIA:
ETAPA:
GER 1 KITTEL, Marcel (GIANT-SHIMANO) 3:20:50
NOR 2 KRISTOFF, Alexander (KATUSHA) “
LTU 3 NAVARDAUSKAS, Ramunas (GARMIN SHARP) “
GER 4 GREIPEL, André (LOTTO BELISOL) “
AUS 5 RENSHAW, Mark (OMEGA PHARMA – QUICK-STEP) “
AUT 6 EISEL, Bernhard (SKY) “
GENERAL
ITA 1 NIBALI, Vincenzo (ASTANA) 86:37:52
FRA 2 PERAUD, Jean-Christophe (AG2R LA MONDIALE) + 7:52
FRA 3 PINOT, Thibaut (FDJ.fr) + 8:24
ESP 4 VALVERDE BELMONTE, Alejandro (MOVISTAR) + 9:55
USA 5 VAN GARDEREN, Tejay (BMC RACING) + 11:44
FRA 6 BARDET, Romain (AG2R LA MONDIALE) + 11:46
CZE 7 KONIG, Leopold (NETAPP – ENDURA) + 14:41
ESP 8 ZUBELDIA AGIRRE, Haimar (TREK FACTORY RACING) + 18:12
NED 9 TEN DAM, Laurens (BELKIN) + 18:20
NED 10 MOLLEMA, Bauke (BELKIN) + 21:24
FRA 11 ROLLAND, Pierre (EUROPCAR) + 23:16
LUX 12 SCHLECK, Frank (TREK FACTORY RACING) + 25:57
BEL 13 VAN DEN BROECK, Jurgen (LOTTO BELISOL) + 34:01
RUS 14 TROFIMOV, Yury (KATUSHA) + 36:50
NED 15 KRUIJSWIJK, Steven (BELKIN) + 38:15
MONTAÑA
1º.- Majka Rafal
2º.- Nibali Vizenzo
3º.- Rodriguez Joaquim
PORRISTAK:
1º.- 751 IXAJAI IV ………………………………….…1.321 Pts.
2º.- 729 UNAI – GORKA III………………..……….1.315 Pts
3º.- 850 OLISSUAIN 4……………………………,….1.315 Pts.
OHARRA : Sari banaketa, Astelehenean, uztailak 28, Irala kalean 20:00-tan
egingo dugu. Porra orria ekartzen duten porrista guztien artean, ZESTA
baten ZOZKETA egongo da