Gaurkoan, Lokatzako Jon Aranzabalek eta Julen Irizarrek, Bizkaiko Bira hasi dute Ugaoko txirrindulari taldean utzita. Balmasedan hasi eta Muskizen amaitu den 75 kilometroko etapan, Sumofic-Igartuako txirrindulari biak bikain haritu dira. Biak, tropel nagusian helmugaratu dira naiz eta tropela asko zatitu den.
Julen Irizarrek, erasoa jo du helmugarako 3 kilometro faltan, Andalucia taldeko beste txirrindulari batekin eta azken kilometroaren barruan harrapatu dituzte.
Sailkapenean, Irizar 19. eta Aranzabal 52. sailkatu dira.
Biharko etapa, 94 kilometrokoa izango da eta Sopelanan hasi eta Amaituko dute. Ibilbide oso gora beheratsua izango dute Sopelana inguruan egin beharko duten zirkuituan Unbe sailtasun nagusi bezala.