Joan den asteburuan, Sumofic – Lokatza taldeko Mikel Aristi, jubenil mailako Espainiako selekzioarekin kontzentraturik egon da eta bertan, afizionatu mailako bi lasterketetan lehiatu ditu, zapatuan Beasainen eta domekan Ataunen.
Beasainen, 34. postua eskuratu zuen bederatzigarren postua jokatu zen taldetxoan helduta. Aipatu ere, ibilbideak 5 mendate puntuagarri zituela eta 122 kilometro luze, gainera, 43,62 Km/h bataz bestekoarekin. Jubenil mailako txirrindularientzat gogorra dirudien arren, Europako eta munduko txapelketetan aurkituko dituzten ibilbideak hauek baino gogorragoak dira, beraz, berauek prestatzeko primera etorri zaizkie.
Ataunen berriz, 5 kilometrorako hogei laguneko ihesaldia sortu zen eta 90. kilometroan, trafikoko arduradunak, pelotoia lasterketatik kanporatzea erabaki zuen, aldea 7minututik gorakoa zelako eta Mikel bertan zegoen. Dena den, 90 kilometro horiek 41 km/h bataz bestekoan egin zituen tropelak eta aurrez esan bezala, prestaketa bezala, primeran etorri zaio.
Aristiren hitzetan, esprientzia eta sentzazioak oso positiboak izan dira egun hauetan eta hurrengo lasterketei begira, prestaketa ona egin du.