Aurreko asteburuan gertatu bezala, pasa den domekan ere, Sumofic – Lokatzako txirrindulariak izan dira Seguran ospatu den lasterketako protagonista nagusiak. Lasterketa hasieran, boskote batek tropela aurre hartu zion eta bertan, Eneko Lizarralde zegoen. Ihesaldak denbora handitu zuen poliki poliki minutu eta erdiko diferentzia lortu arte. Boskote horretatik, txirrindulari batzuk atzera egin zuten mendateak igotzen hasi zirenean eta atzetik aurrera, besteak beste, Hodei Orobengoa heldu zen. Aurreko taldetxoaren artean eta tropelaren artean egin zen beste taldetxo baten ere, Jokin Etxabe sartu zen.
Azkeneko bi mendateak falta zirela, Enekok, erasoa jo zuen eta 20 kilometroko bakarkako lanari ekin zion, Segurako helmugan, Tim Roig nafarrari 12 segundo aterata eta Hodei Orobengoa taldekideari, minutu eta hamabi segundo. Beraz, asteburu honetan ere, Lokatzako gazteak, lehenego eta hirugarren postua lortu zuten eta taldeka, hirugarren postua. Enekok, lasterketaz gain, mendiko saria irabazi zuen, lasterketak zituen lau mendateetan beraz izan baitzen lehena.