Prentsa ohar honen bidez ADIERAZI NAHI dizuegu:
Lokatza Ziklismo eskolan hainbat jarduera egiten ditugula ziklismoa eta ziklistak sustatzeko:
- Probak antolatzen ditugu. Federatuak, bost. Horietan Gorla Igoera ezaguna eta emakumeek soilik lehiatzeko aukera duten Osintxuko lasterketa. Herrikoiak bi, mendi-bizikleta eta errepidekoa.
- Ziklistak hezten ditugu. Horregatik, alebinetan hasi eta jubenilera arteko ziklistak entrenatu eta hezten ditugu.
- Eta orohar ziklismoa eta bizikletaren erabilera sustatzeko ahaleginak egiten ditugu.
Egungo egoera ekonomikoa zaila den arren, berebiziko eta handiago den egiturazko zailtasuna dugu: esku lana lortzea. Jenderik gabe ezin ezer egin.
Horiek horrela, 2013 denboraldia antolatzen hasi gara eta hobeto planifikatu asmotan, eta zein tamainako giza baliabide izango ditugun jakin asmotan, dei berezia egin nahi diegu ziklismoa sustatu nahi duten herritarrei.
Urriak 9ko asteartean, 19:00etan, eta Irizar jauregian bilera egingo dugu.
Horregatik, prentsa ohar honi ahalik eta zabalkunde handiena ematea eskatu nahi genizueke.
Bestelako informazio osagarria behar bazenute lokatza_ze@hotmail.com helbidean gaituzue.
Facebook-eko ebentua: http://www.facebook.com/#!/events/388986367840460/
Eskerrik asko.
Bergaran, 2012 irailaren 30ean.
Miguel Angel Larrañaga.
Lokatza Ziklismo Eskolako Lehendakaria.