Igandean, maiatzak 19, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, LXXVIII. PENTEKOSTES SARIA – ARCELOR-MITTAL ospatuko da.
Ibilbidea, Elgoibar, Zubillaga, Asentzio eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da azken kilometroetan.
Aurreko urteko garailea, Ramon Domene (Caja Rural). Villena-n (Valentzia) jaiotako 23 urteko gaztea aurten ere Caja Rural taldean dabil eta igandean aurreko urteko garaipena defenditzen izango dugu.
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #pentekoste hashtag-aren bitartez.