PORRA TOUR 2013

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, ekainak 29 eta San Pedro eguna, 2013ko TOURRA hasiko da Korsikako Ponte-vecchio hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da Korsikako irteeran. 21 etapetan, Porto Vecchio-tik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 21an izango delarik.

Hasierako eta laugarren etapa (Taldekako erlojupekoa), ez dira PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, ekainak 30-ekoa (igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, ekainaren 30-aren (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

 

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lahenengo 3 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso ta entregatu APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

ALTZARTE Gozodenda: 943 76 62 94

Image Hosted by ImageShack.us

BERGARA>>

USOA Taberna: 943 76 38 57

DEPORTIVO Taberna: 943 76 01 51

Image Hosted by ImageShack.us

Larunbatean (ekainak 29), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

 

Detect language » Hungarian
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.