Bihar hasi eta astelehena bitartean, Sumofic-eko gazte mailako txirrindulariek, Gipuzkoako Itzulia lehiatuko dute. Lokatzak, 10 txirrindulari aurkeztuko ditu, horietatik zazpi lehen urteko jubenilak dira, beraz, gehienentzat itzuli baten estreinatuko dira. Gipuzkoako itzuliak, hiru etapa eta lehen eguneko aintzin etapaz osatuta dago. Bihar, Aian izango da aintzin etapa hori eta erlojupeko motz bat izango da Aiako kaleetan zehar. Lokatzako mutilek ikusi dute zirkuitua eta asfaltozko ziklokroseko zirkuitu batekin konparatu dute. Abiaduraz gain, bizikletan teknika ona izatea ezibestekoa izango da aurrean egon nahi badute.
Lehen etapa, Olaberrian izango da, bigarrena Andoainen eta azkena astelehenean, Zarautzen. Azken lasterketetan, Sumoficeko gazteak indartsu hari dira agertzen, beraz, intentzio guztiekin irtengo dira lasterketa honetan, dena den, gertatzen dena gertatuta ere, Lokatzako filosofia gazteak esperientzia bat gehiago jasotzea da, txirrindularitzaz disfrutatzea eta ziklismo mota guztiak ezagutzea. Beraz, irabaztera irtengo diren arren, presiorik gabe joanjo dira, dutena emateko asmoz eta Gipuzkoako itzuliak eskaintzen duen esperientzia politaz gozatzeko, Izan ere, jubenilendako antolatzen den itzuli honek, profesionalek izaten duten baliabide berberak izaten ditu. Sinadura kontrola, podiuma, tarteko helmugan, ibilbideak markatuta, mendateak, prentsa, azafatak…