Bizikleta tailer herrikoia

Lokatza Ziklismo Eskolak eta Bergarako gaztetxeak antolatutako bizikleta tailer herrikoia egin zuten atzo arratsaldean gaztetxean. Dozena bat lagunek hartu zuten parte.

Iñigo Larrañaga Lokatzako kideak gidatu zuen tailerra, eta bizikleta muntatzen eta oinarrizko konponketak egiten erakutsi zien bertaratutakoei.

Lokatza Ziklismo eskolak kirol arloa lantzeaz gain, arlo soziala ere landu izan du. Gainera, uda garai honetan, Tourra dela eta, gora egiten du bizikletaren erabilerak eta hori ikusita, eta gaztetxeak herrian arlo sozialean egiten duen lana aintzat hartuta, Lokatzak eta gaztetxeak elkarlanean bizikleta tailer herrikoia egitea erabaki zuten.

Lehen ordubetean bizikleta muntatu zuen Larrañagak eta behin hori eginda, tailerrean parte hartu zuten bizikletekin hasi ziren lanean.

Besteen artean, bizikleta egoera onean izatea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen Larrañagak, izan ere «nork bere bizikleta ezagutzeak eragin zuzena du segurtasunean». Tailerrera joandakoek, behintzat, apur bat hobeto ezagutzen dute, atzotik.

Iturria: http://goiena.net/albisteak/orain-bizikleta-hobeto-ezagutzen-dute/

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.