Igandean, martxoak 30, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XL. IGOERA GORLARA ospatuko da goizeko 10:00-tan.
Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.
Aurreko urteko garailea, Cristian Cañada (Mutua Levante-Delikia).
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorla hashtag-aren bitartez.