Igande goizean, Mikel Arregi kadete antzuolarrak Agurainen ospatu zen Gaztetxoak Trofeoko lasterketa irabazi zuen, ihesaldi baten ondoren.
Atzo, Seguran, Gipuzkoako itzuliko azken etapan, 8. amaitu zuen Aritz Kortabarria jubenilak. Sailkapen orokorrean, 10 lehenengoen artean sartu zen itzuli amaieran, 8. postua lortuz.
Gaur arte, Lokatzatik pasatako txirrindularien artean, afizionatu mailan lineako etapa batean azken garailea, Ion Unamuno zen (Virgen Blanca 1999-08-05). Gaur Tolosan lortutako garaipenarekin, ia 15 urte beranduago, Eneko Lizarralde-k Ioni kendu dio «titulu» hau. ZORIONAK Eneko