Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 5, 2014ko TOURRA hasiko da erresuma batuko Leeds hirian.
Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.
Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da Erresuma batuko irteeran. 21 etapetan, Leeds-etik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 27an izango delarik.
Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 6-ekoa (igandea) izango da.
PORRA-ko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 6-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.
TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)
Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.
Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lahenengo 3 sailkatuek saria izango dute.
NON jaso ta entregatu APOSTU PAPERAK??
ANTZUOLA>>
ALTZARTE Gozodenda: 943 76 62 94
BERGARA>>
USOA Taberna: 943 76 38 57
DEPORTIVO Taberna: 943 76 01 51
Larunbatean (uztailak 5), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.
Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.
Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.
Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!
Laister arte
LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA