Larunbatean, Lokatzako zikloturistek «URTEKO BERGARAKO ZIKLOTURISTEN IRTEERA» egin zuten. Aurten Baionan egin zuten itzulia, taldeko hainbat kideek proposatutako 110 kilometroko ibilbideean zehar.
Bergarako azokatik goizeko 7:00-tan 18 lagun kotxez irten ziren Baionarantz. Eguneko plana, Baionan irten, Senperen bazkaldu eta Baionara itzultzea zen. 15 zikloturistek egin zuten bizikletan txangoa eta bukatu ondoren, Bergarara itzuli ziren egunean bertan.
Zikloturista batek aipatu digu «Irteeria ondo juan zan, danok gustora. Izpegi aldian eurixa jasan giñuan, baña ondo bukatu giñuan proposautako 110 kilometruak. Pozik geratu ga emaitzakin, aber hurrengo urteko ireerara klubeko zikloturista gehixau animatzen dien, merezi izan dau eta!»