Urteko Batzar Nagusia

Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak urteko Batzar Nagusia urtarrilaren 20ean egingo du. Bi deialdi egingo dira, lehena 18:30ean eta bigarrena 19:00etan, Irizar Jauregiko bilera gelan. Jarraian, aztertuko diren gaien zerrenda:

Gai Zerrenda

– Aurreko akta irakurtzea eta onartzea
– Diru kontuak:

  • Aurtengo denboraldiko diru sarrera-irteeren aurkezpena
  • Datorren denboraldiko aurrekontua

− Kirol gaiak:

  • 2013-2014 denboraldiko memoria
  • 2014-2015 denboraldirako aurreikuspenak

− Galdera eta eskaerak.

Bertan elkar agurtzeko aukera izango dugulakoan,

Ion Unamuno Lekuona
Lokatza Z.E.-ko lehendakaria
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.