Azken 50 urte hauetan Donostiako belodromoak era guztietako ikuskizun eta ekintzen lekuko izan da, egunkarien lehen orrietan agetu da eta Gipuzkoarren elkar gunea izan da.
Belodromoan bizi izan diren ekintza guztien artean pistako txirrindularitzakoak aipagarrienetakoak izan dira, 30 urtez kirol erreferentzia bat izan direlarik. Horrela izanik, «Euskadiko 6 Orduekin» munduko txirrindulari hoberenak iritsi ziren Gipuzkoara.
2015. urtean eta belodromoaren 50. urteurrena aintzat hartuz, pistako txirrindularitzarentzat garai berri bat hasten da, munduko pister onenekin eta gaur egungo probetan lehian arituz, eguneratutako proba harrigarri eta dibertigarriekin. Munduko Pistako txapelketa eta Londoneko Revolution Series-en ondoren ikuskizuna ziurtatuta dago.
Gainera, ezin ditugu alde batera utzi musika, umore, eta akrobaziak, 4 ordutako festa honetara gerturatuko diren gazte eta heldu guztiak girotuko dituzten ikuskizunak.
SARRERAK
Lokatza Ziklismo Eskolaren bitartez Anoeta 4 Ordu-ko sarrerak lortu ahalko dituzu.
Eskaria eta ingresoaren justifikantea (Laboral Kutxa: ES93 3035 0009 17 0090015887) lokatza_ze@hotmail.com -era bidaltzearekin nahikoa izango da.
Bestalde, Bergaratik Belodromora joateko autobusa antolatuko du Lokatzak, beraz, interesa eduki ezkero, izena emanteaz ez ahaztu!