Igandean, martxoak 29, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLI. GORLAKO IGOERA – PEUGEOT ETORMOBIL SARI NAGUSIA ospatuko da goizeko 10:00-tan.
Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga, Oñati eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.
Aurreko urteko garailea, Arnau Sole (CAJA RURAL-SEGUROS RGA ).
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorla hashtag-aren bitartez.