Bizkaiatik Italiara

Gipuzkoako itzulia irabazi berri duen Mikel Aristi Sumofic – Lokatza taldeko txirrindulariak, uztailak 7tik 10ra Bizkaiko itzulia korrituko du Markina – Xemeingo taldean utzita. Itzuli honek, lau etapa ditu, lehena Balmasedan hasi eta Muskizen amaituko da, bigarrena Markinan hasi eta bukatu. Ondoren, hirugarrena zapatuan, Lanestosan hasi eta bukatu hau ere eta azkenik, laugarrena sektore bikoitza edukiko du. Goizez Galdamesen hasi eta amaituko den 65 kilometroko etapa eta arratsaldez, Balmasedan egingo den 12 kilometroko erlojupekoa, profesionalek Euskal Herriko itzulian Zallan izan zuten erlojupekoaren antzerako ibilbidea, noski, motxagoa baina errepide berberean.

Bizkaiko Bira baina, Aristik, gorputzari Italian ospatuko diren Europako txapelketei begira azken estutua emateko baliatuko du. Azken pedal kolpea fintzeko eta Offidara puntuan heltzeko. Offida, Adriatikoaren ondoan dagoen herrixka bat da eta inguruan San Benedetto del Tronto moduko herriak daude besteak beste, Tirreno – Adriatiko UCI World Tour lasterketan hasiera eta amaiera izan ohi den herria.

aristi ezkio

Europako txapelketak, jubenil eta sub23 mailako txirrindulariendako izango da eta Mikelek jubenil mailan harituko da eta 124,2 kilometroko ibilbide gogorrari egin beharko dio aurre. Zirkuituak 13,8 kilometro ditu eta bederatzi itzuli eman beharko diote. Gogortasuna diogu, izan ere, zirkuituak bi malda garrantzitsu ditu, bata 2,5 kilometro eta %7ko pendintza eta bestea helmugako azken kilometro eta erdia eta hori guztia bederatzi aldiz gainditzea gogorra izango zaie, euskal herriko amateur mailako lasteketak baino gogorragoa izango da. Dena den, hautatuen artean egoteak zerbait bada eta berez, lasterketak eskatzen duen errespetuz baina bildur barik joango da bergararra.

 

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.