Lokatza Porra Tour 2016

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 2, 2016ko TOURRA hasiko da frantziako Mont-Saint-Michel hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 198 txirrindulariek osatutako tropela izango da La Manche-ko irteeran. 21 etapetan, Mont-Saint-Michel-etik Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 24an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 3-ekoa (igandea) izango da.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 3-ean (igandea) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

 

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso ta entregatu APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

Koxkor Okindegian

 

BERGARA>>

USOA Taberna: 943 76 38 57

ARRANO Taberna: 943 76 01 02 54 @ArranoBergara

 

Larunbatean (uztailak 2), goiz eta arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Igandean, Antzuolako edo Bergarako San Martzialetako erromerian ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko 14:00-ak arte.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

 

Detect language » Hungarian

 

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.