100 metro gehiago?

Bizkaiko itzuliko lehen etapa jokatu da Balmaseda eta Muskiz bitartean. 80 kilometro eta tartean, Abellaneda eta Kobaron bitan. Dakizuen bezala, Lokatzako Mikel Aristi bertan da Markina Xemeningo taldean eta ez du asko falta izan, lasterketako garaipena lehiatzeko. Lasterketako lehen kilometroetan ihesaldi haundi bat egin da eta 2 minutuko aldea lortu du. Helmugarako 30 kilometro falta zirela, Aristik, tropeletik aurrera jo du beste lau lagunekin eta esprinta lehiatzen hari zirela harrapatu dituzte aurrekoak eta 11. postua eskuratu du. Lehen erreakzio amorruzkoa izan da, metro gutxi batzuk gehiago eta aurreratzeko aukera edukiko zuela adierazi du, indarrez heldu dela baina berandu. Dena den, hotzean, gustora dagoela ere esan du, izan ere, Bizkaiko Itzuliko sailkapen nagusia hamazazpi txirrindularik jokatuko dutela esan daiteke, besteek, minutu terditik gorako atzerapena izan baitute.

Bihar Markina – Markina izango da etapa eta 80 kilometroetan, Milloigane, ondoren Gontzugaraigane eta azkenik, berriz ere Milloigane helmugatik 8 kilometro eskasera. Ea ba, bihar sorterik duen eta garaipena lortzeko bidean dagoen. Gutxienez, birako indartsuenen artean dagoela erakutsi du.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.