Manuel Sola-k (Caja Rural) irabazi zuen atzo Azpeitin ospatu zen Urraki-ra igoera. Granadakoa, bakarrik heldu zen helmugara, Beñat Etxabe (Gomur) bergararraren eta Martí Márquez (Lizarte)-ren aurretik. Sola-k palmaresean Movistar taldean dabilen Richard Carapaz-i hartu dio testigua.
Sola Lokatzako kidea izandako Beñat Etxabe-ri (Gomur) gailendu zitzaion eta bere lehen garaipena ekidin zuen. Beñatek garaipena ia eskuetan izan zuen, baina andaluziarraren azken erasoari ezin izan zion eutsi. Urrakiko igoerak gipuzkoar kolorea izan zuen, izan ere, lehen 10 txirrindularietatik, lau gipuzkaorrak izan ziren.