Bigarren segundo bakarrera

Egunotan jokatzen hari den Bizkaiko Biran, bigarren etapa ospatu ondoren, sailkapen nagusian, Aristi bigarren doa liderrarengandik segundu bakarrera. Gaurkoan etapa Markinan hasi eta bukatu da 40,8 km/h bataz besteko abiadurarekin. Lasterketa Gontzugaraiganen hasi da erabakitzen, helmugatik 30 kilometrora zegoen mendatean eta bertan, Miguel Ángel Benito, Francisco José Media eta Hector Saezek hartu dute aurre. Aristi esan duenez, lehenago berak jo du erasoa eta hiru hauen erasoak errekuperatzeko betarik gabe harrapatu du. Azkenean, hirurak aurrera joan dira eta Mikel Aristi lokatzako txirrindularia, bigarren talde baten geratu da. Talde horretan zegoen akordio faltak, bakarrik aurrera joateko erabakia hartzera bultazu du hirukotearen eta bere taldearen aldea minutu eta erdira igo denean.

Azkenean, helmugan, Mikel hirukoteagandik minutu eta 42 segundora heldu da, atzo berak 1,41 atera zion Benitori, beraz, segundo bategatik bigarren geratu da. Beste alde batetik, Medina eta Saezek lehen etapan 1,43 galdu zuten, hortaz, sailkapenean lau txirrndulari daude, bi segundutan.  Aipatzekoa  Aristik erakutsitako maila, aurretik selekzio kide izango dituen txirrindulariak eta espainiako txapelduna zeuden arren, bakarrean joan denean, aldeak mantentzea lortu du 15 kilometroko bakarkako lana egin ondoren. Azkenik, euskaldun onenaren saria eta maillota jantzi du.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.