Igandean, martxoak 31, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLV. GORLARA IGOERA ospatuko da goizeko 10:00-tan.
Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.
Aurreko urteko garailea, Torbjørn Alexander Hejman (Hostal Latorre Ederlan) norbegiarra izan zen.
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorlaraigoera hashtag-aren bitartez.