V. SAN MARTZIAL IGOERA – BERGARA HIRIA EMAKUMEEN TXIRRINDULARITZA SARIA

Emakumezkoen Euskaldun Torneo Barruan antolatuko dugu hurrengo egubakoitzean San Martzialgo bostagrren igoera. Ziklistek 18:30ean hasiko dute kronoigoera, batezbeste %12ko malda eta ia kilometro eta erdi duen igoera izango dute aurrean.

Ez da luzea, 1.300 metro ditu. Baina, distantzia horretan 155 metrotako desnibela igotzen da, eta puntu batzuetan %20ko pendiza du errepideak. Aurreko domekan bergarar askok egin zuten behetik gorako bidea, erromerian. Hurrengo egubakoitzean, baina, ziklisten txanda izango da.

Euskaldun Torneo barruan 

Egubakoitza, hilak 15, 18:30ean Euskaldun Torneoko ziklista onenak batuko dira Bergaran: «Ziklista kopuru polita datorrela adierazi digute federaziotik, 90etik gora. Kadete, gazte maila eta elite eta 23 urtez azpiko kategoriakoak izango dira eta poztu egin gara hori entzundakoan, kronoigoera ezaguna da eta gogoarekin etortzen dira txirrindulariak», adierazi du Lokatzako presidente Ion Unamunok.   

Kadete mailan, Gipuzkoako Txapelketa

Irteera puntua Aspaceko egoitza ondoan egongo da, eta hortik gora ziklistek 6-8 minututako lana izango dute –kategoriaren arabera–: «Kadete mailakoendako, bai, gogortxoa da, baina Gipuzkoako Txapelketa izateak exigentzia plus bat eskatzen du».

Informazio gehiago HEMEN KLIKATUZ

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.