Aristi, Gipuzkoako Txapelduna

Mutrikun ospatu den lasterketan, beste behin, Sumofic-eko txirrindulariak izan dira lasterketako protagonistetakoak. Mutrikuko proba bizi bizi hasi da, erasoa erasoaren atzetik eta tartea zabaldu ezinda guztiek. Azkenik baina, Osintxuko bira ematen, 23 txirrindularik tropelari aurre hartu diote eta besteak beste, Lokatzako Eneko Lizarralde, Hodei Orobengoa eta Mikel Aristi egon dira. Hala ere, taldea haundia izatean, ez dira ondo konpondu baina tropelak ere, lanerako borondate gutxi erakutzi du, izan ere, faborito guztiak bertan baitzeuden.

Horrela igaro dira, Kalbario lehen aldiz igotzen hasi arteko kilometroak. Behin Kalbario igotzen hasi direnean, aurrean zihoan taldea sakabanatzen hasi da eta Sumofic-ekoak, lasterketa burutik gertu mantendu dira, une garrantzitsuenetan egon behar zuten lekuan zeudelarik. Kalbarioko azken igoeran, azken banaketa egin da eta bederatzikote bat egin da buruan, non Lokatzak, Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi izan dituen.

Azkenean, Debatik Mutrikura dihoan sasiordekan, lehendabizi Enekok jo du eta metro batzuk hartu arren, ez diote utzi tarte haundirik zabaltzen. Ondoren, Aristik jo du eta dozena erdi segundu lortuta, azkeneko 5 kilometroak muturrean mantentzea lortu du, Mutrikuko helmugan lehen postuan helmugaratzeko eta Gipuzkoako txapela lortzeko.

Baina, ez da taldeko azpimarratzeko bakarra, Lizarralde laugarrena sartu da eta Orobengoa hamahirugarrena. Taldeka bigarren postua eskuratu dute nahiz eta talderen batzuk txirrindulari kopuru bikoitza izan.

Esta entrada fue publicada en 2010, Jubenilak 2011, Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.