Italiatik heldu dira jokatzen hari diren Europako txapelketako emaitzak, eta jubenil mailako lasterketan, Mikel Aristi bergararra 68. postuan sailkatu da. Lasterketa osoa tropeleko aurreko posizioetan egin du eta azken itzulian ere, lehen taldean zegoen, baina, azken itzuli horretan lehen taldetxotik kontaktua galdu du eta helmugara iristea beste helburu ez du izan. Anekdota modura, Letoi eta Errusiar batekin gurutzatu du helmuga eta gipuzkoako itzulia irabazi zion Gran Ferguson eskoziarra ere bertan izan da.
Esperientzia izugarria izan dela komentatu digu, arratsalde batean ikasitakoa asko izan dela eta guztia asimilatzen zegoen. Tentsioa, ukalondoak sartzea, abiadura, beste hizkuntza batzuk erabili beharra, abituallamenduetako kaosa… azken finean beste mundu bat, orain harte korritutako lasterketen oso desberdina. Begiak zabaltzeko ere balio izan diola eta benetako txirrindularitza ezagutu duela. Gure lasterketetan topera jun ezkero lasterketa irabazi daiteke, hemen aldiz, topera joan beharra dago tropelaren abiadurari eusteko, adierazi digu. Beroa ere haundia izan dutela komentatu du dena den, Norvegiarrak edo Suediarrak ibiliko zirela bera baino okerrago beroari aurre egiteko, esan du barre artean.
Lasterketako irabazlea, Pierre – Henri Lecuisinier frantziarra izan da, bigarren Olivier Le Gac herrikidea eta iaz ibilbide berean munduko txapeldun bilakatu zena eta hirugarren, Loic Vliegen belgikarra. Aristiren taldekideak izan diren Miguel Angel Benito eta Joaquin Torren, 8. eta 16. sailkatu dira urrenez urren, taldeko hirugarren Aristi bera izan delarik.
Sailkapenak hemen