Jubenilak 3. eta kadeteak 4.

Atzoko egunez Ordizian, Gipuzkoako taldekako erlojuaren kontrako txapelketa jokatu zen, dagoeneko ohitura bihurtu den ibilbidean. Txapelketa kadete eta jubenil mailako txirrindulariendako jokatu zen eta bertan Sumofic Lokatza taldeak, lau talde ezberdin aurkeztu zituen. Kadete mailan, bosteko talde bat eta beste bi txirrndulari Azpeitiko Lan Mobel taldearekin mixtoa eginez. Ondoren lehiatu ziren jubenilen artean, Lokatzako bi talde egon ziren, baina azken orduko bajak zirela eta, bata hiru txirrindularikoa eta bestea laukoa.

Taldekako erlojupekoan, gehienez bost txirrindularik har dezakete parte eta gutxienez hiruk, izan ere, taldeko hirugarren txirrindulariak ematen dio taldeari denbora. Ibilbideak ere, bi kategoriendako desberdinak ziren. Kadete mailako txirrindulariek 23 kilometro burutu behar izan zuten. Irteeran bigarren taldea Sumoficeko bi txirrindulariek Azpeitiko Lan Mobel taldearekin egindako talde mixtoa  izan zen. Hasiera oso ondo joan ziren, Alegiko itzulian buztita zegoen bihurgune batean hiru lurrera erori ziren arte. Hor aukera guztiak galdu zituzten eta taldeko bi txirrindulari erretiratu behar izan zuten.

Bosteko taldeak aldiz, 20 segundu eskasengatik galdu zuen podimuen lekua eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hauek ere, arazoak izan zituen antolakuntzako auto batekin eta taldeko txirrindulari bat erori zen.

Jubeniletan, esan bezala, azken orduko bajak egon ziren eta aurkeztutako bi taldeak txirridnulari gutxiagorekin urten behar izan zuten. Lehen taldea hiru txirrindularirekin osatu zen: Asier Taboada, Andoni Rico eta Jon Aranzabal. Hauek 13. postua eskuratu zuten.

Jubeniletako bigarren taldea lau txirrindulariz osatu zen, Mikel Aristi, Xabier Gallastegi, Andoni Lasa eta Eneko Lizarralde. Beste taldeak baino bat gutxiago izan arren, podiumeko hirugarren postua eskuratu zuten helmugan.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.