Joan den ostiralean Jokin eta Beñat Etxabe anaiak, biak Sumofic – Lokatza taldeko txirrindulariak, Noveldako 61. Trofeo Santa Maria Magdalenan hartu zuten parte 87 kilometro luze zituen ibilbidean. Lasterketa herri barruan prestatutako zirkuitu batean jokatu zen. Beñat Etxabek, 35. postua eskuratu zuen helmugan eta Jokin anaiak, bi luzaturen ondorioz, lasterketa utzi beharrean aurkitu zen.
Hurrengo egunean, zapatuan, Castellarren ere lasterketa egon zen (Enrique Velarte Oroitzarrea) eta bertan Jokin Etxabek hartu zuen parte, Beñatek, atseden hartzea erabaki zuen bitartean. Kasu honetan, Jokin, hainbat ihesalditan parte hartu zuen baina, tropelak ez zuen barkatu eta azkenean 53. postua eskuratu zuen.
Aipatu, biak han dauden bitartean, Orbea profesional taldean dabilen Victor Cabedoren anaia José Cabedok, zuzentzen duen Cerámicas Onda taldearen laguntza jasotzen dutela lasterketan zehar, hala nola, ura, zulatuetan ordezko gurpilak… beraz, Lokatzatik, ezkerrak eman nahi dizkiogu Cerámicas Onda taldeari eta lagun den José Cabedori.