Bihartik aurrera hasita, eta ostiralera bitartean, Sumofic – Lokatzako txirrindulariak XXV. Iruñerriko Itzulian hartuko dute parte. Iazko ekitaldian ere izan ziren Lokatzako gazteak itzulian lehenengoz taldearen historioan. Beste ekitaldi batzuetan ere, izan dira Lokatzako txirrindulariak, baina utzita beste talde batzuetan. Joan den urteko ekitaldian aldiz, talde moduan aurkeztu zen eta aurtengoan ere, zilarrezko esteilak betetzen duen urtean, izango dira. Guztira hiru etapa izango dira, lehenegoa Villatuerta – Villatuerta eta 85 kilometroko luzekoa. Bigarrena, Tafallan hasi eta bukatuko da 92 kilometro burutu ostean eta azkena, Mutilva Bajan hasi eta Iruñako kaleetan bukatuko da 98 kilometro egin ondoren.
Sumofic-kin batera beste 34 talde izango dira irteeran, beraz, guztira 35 talde izango dira eta 200 txirrindulari inguru. Taldeak, Nafarroatik, Errioxatik, Gipuzkoatik, Arabatik, Bizkaiatik, Frantziatik, Andaluziatik, Valentziatik, Catalunyatik, Gaztela Manchatik. Aragoitik, Madrildik, Gaztela Leondik eta nesken UCI maila talde bat ere. Beraz parte hartze anitzaz gain herrialde ezberdin asko ordekatuak izango dira. Egongo diren taldeen artean, esanguratzuenak Andalucia – Caja Granada, Navalcarnero, Pyrinees Atlantiques, Lyon Sprint Evolution, Cajamar Almeria izango dira. Ala ere, Sumoficeko txirrindulariak badakite hauen kontra lehiatzea zer den eta badakite, hauen aurretik ibiltzen ere, beraz, taldearen asmoa iaz bezala, etapa garaipena lortzea da nahiz eta, sailkapen nagusia baztertuko ez den.
Aldi berean, Iruñerriko Itzuliak, aukera paregabea eskeintzen du txirrindulariak bere formakuntzan ziklismoaren arlo berriak ezagutu dezaten. Alde batetik 200 txirrindulariko tropela egotea eta bertan mugitzen jakitea. Bide estuak ere izango dituzte beraz, posizioa mantentzen jakin beharko dute. Eta azkenik, polite eta zailena dena, haizea. Tafallan jokatuko den etapan, haizea espero da eta saihetsetik jo ezkero, haize babesak sortzeko arriskua egongo da eta hau, lokatzako gazteentzat ezohiko egoera izango da. Beraz, teknika horretan trebatzeko aukera ere izan dezakete.