Mikel Aristik ziklismo erakustaldia eman du Tafallan

Gaurkoan denboraldiko 8. garaipena lortu du Bergararrak Tafallan jokatu den Iruñerriko Itzuliko bigarren etapan. Lasterketa, Miguel Indurain belodromoan hasten zen, txapeldun haundi baten izena duen belodromoan eta bertan gailendu da Sumofic – Lokatzako Aristi, txapeldun haundi baten moduan.

Hasiera hasieratik ihes egin du beste hamaika lagunekin San Martin de Unx-era bidean egin diren haize babesak medio. Bergarakoak, ohituta ez dagoen arren, horrelako egoeretan primeran mugitzen dakiela erakutsi du, haizeak gaur, oso gogor jo baitu sahietsetik.

aristivpamplona

Bada, tartea zabaltzea asko kostatu zaie eta ez da horrelakorik gertatu, etapako bigarren mendi puntuagarrira iritsi diren arte. Hatzetik beste hiru batu zaizkie eta pelotoiari 2 minutuko aldea atera diote, bertan lasterketako liderra zegoelarik.

Helmugarako 2o kilometro faltan, taldeak ia 4 minutuko aldea zuen tropelarekiko eta Aristik, Artajonan taldea murriztea erabaki du lehenbizi eta ondoren, haizaren kontrako lana bakarrik egitea erabaki du, atzetik, lau txirrindulari zituelarik. Azkenean helmugan lehen postua eskuratu du eta sailkapenako 3. postua kokatu da, liderrarengandik 25 segundu eskasera.

Beraz, zergatik ez, bihar urteko bigarren itzulia irabaz dezake nahiz eta kontrarioak gogorrak izango dituen, Mutilva Baja eta Iruña bitartean jokatuko den, hirugarren eta azken etapan.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.