ARISTI

Azken eta hirugarren etapan, Aristik berriz ere, erakustaldia eman du, gaurkoan baina, Andalucia Cajagranada taldeko Daniel Jimenez eta Francisco Jose Medinarekin egin du aurrera. Erasoa etapako azken portua jeisten jo dute hirurek helmugarako 30 kilometro luze geratzen zirela. Hirurek segituan heldu dira akordiora, Andaluziarrentzat etapa eta Sumofic-Lokatzakoarendako sailkapena. Aipatu Medina, selekziokide izan du Aristik Europako txapelketan. Horrela ba, liderrarekiko aldeak berehalda handitu dira minutu terditik gorako aldea lortu duten arte, nahiz eta atzetik, 15 txirrindulariko taldea zetorren lanean, aurreko hiruren kontra.

aristivpamplona

Dagoeneko 9 garaipen lortu ditu eta itzuliei dagokionez, korritu dituen hirutatik, bi irabazi (Gipuzkoa eta Iruñeakoa) eta bestean 7. (Bizkaia) sailkatu da. Oraingoan baina, Espainiako talderik onenen kontra lehiatu da, Espainiako ranking-ean lehendabiziko postuetan dauden talde guztien kontra irabazi du Mikelek, horrela erakutsi du, Estatuko selekzioan egotea ez dela kasualitate hutsa izan.

Aldi berean, erregulartasunaren saria eta sprint bereziena ere irabazi ditu, mendikoa puntu gutxigatik galdu duelarik.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.