Erlojupekoen astea

Hurrengo asteburuan hasi eta aste baten barruan, Lokatzako gazte mailako txirrindulariek hiru erlojupekotan lehiatzeko aukera izango dute. Lehenabizikoa maiatzaren 29an, domekan, izango da Urduñan, Bizkaia. Proba hau, Euskal Herria Torneorako puntuagarria izango da eta sailkapenean bigarren, Sumofic-eko Eneko Lizarralde aurkitzen da, Oreretan lortu zuen garaipenaren ondoren.

Uruñako zitaren ondoren, asteazkenean eta hilabeteko lehenego egunarekin batera, Aizarnazabalen disziplina honetako Gipuzkoako txapelketa ospatuko da, ezagunagoa den Gervais Oroitzarrea. Proba honetarako, aurretik lasterketa ezberdinetan lortutako postuen arabera lehenego hamabostak parte hartzen dute, eta Sumofic Lokatzako lau txirrindulari sailkatu dira bertan lehiatzeko, ia herena.

Azkenik, ekainaren 4ean, ibarrean bertan Lokatzak antolatuta, Bergaran Euskal Herriko erlojuaren kontrako txapelketa ospatuko da. Lasterketa honetarako, Lokatzakoek Gervais Oroitzarrean irabazi beharko dute parte hartzeko txartela, izan ere, lurralde bakoitzeko lau txirrindularik korritzen dute, guztira hamaisei txirrindulari izango direlarik.

Hiru probetarako, Sumofc-eko txirrindulariak, gogotsu eta esperantzaz beterik daude. Beraiendako maitza azterketa garai delarik, proba hauek prestatzeko aukera haundirik ez dute izan, dena den, iazko denboraldian eta dagoeneko ospatu diren lasterketak ikusirik, Sumoficeko txirrindulariak aurrean ikustea espero da eta batez ere, beraien formakuntzan oso interesgarrian den disziplina baten lehiatzea eta esperientzia hartzea, ez baita erreza gazte mailan erlojupekoak lehiatzea. Hortaz, ikasbide berri bat Lokatzako gazteentzat.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.