Abuztuan ere badago lasterketarik

Abuztuan, opor hilabetea den arren, Lokatzako txirrindulariek badute zer eginik. Kadeteek amaitu dute beraien denboraldia, azken lasterketa, Mutilvan izan zuten, Nafarroan, jubenilek Iruñerriko Itzuliko bizperako egunean.

Sumofic – Lokatzako txirrindulariak izango diren hurrengo lasterketa etxe ondoan izango da, Soraluzen hain zuzen ere. Baina, jubenilen lasterketan, Soraluzen hasi eta iraila bukaeran denboraldia amaitu bitartean, 2. urteko kadeteen partaidetza baimentzen da. Hortaz, hemendik aurrera, hainbat kadete ikusiko ditugu jubenilekin batera.

Esan bezala hurrengo lasterketa Soraluzen izango da, 10.30 hasita. Helmuga, San Andrés auzoan egongo da kokaturik eta guztira 75 kilometro egin beharko dituzte. Lokatzatik, urtean zehar haritu diren jubenilez gain, Txomin Larrañaga eta Julen Irizar kadeteak ere harituko dira, beraz, ordezkaritza zabal izango du taldeak.

Abuztuko beste lasterketa batzuk:

  • Abuztuak 14 Azkoitia
  • Abuztuak 16 Villatuerta, Euskal Herria Torneoko azken proba.
  • Abuztuak 20 Ibarra
  • Abuztuak 27 Urretxu
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.